Hasiera - : Euskal Herriko AEK

Source: http://www.aek.org

Archived: 2026-04-23 16:39

Hasiera - : Euskal Herriko AEK
Hasiera
Finalizada Korrika y en el marco de la iniciativa
12.eguna: eta izango gara
, AEK ofreció una hora de clase gratuita en sus 100 euskaltegis el 22 de abril. Fueron sesiones de nivel inicial, dirigidas a quienes áun no se han acercado al euskera.
info
“Korrikan parte hartu duzu , dagoeneko egin duzu urrats garrantzitsua. Hemendik aurrera, nola jarraitu ahal duzu euskararen munduan murgiltzen? ”
Euskara praktikatu nahi baduzu... MINTZODROMOETAN PARTE HARTU!
Gorde eguna: maiatzak 21
info
El verdadero trabajo, el compromiso, llega una vez que Korrika ha pasado. Iniciamos la carrera con objetivos ambiciosos, pero a menudo la propia iniciativa se nos queda corta, y debemos ir más allá de los 11 días que dura la carrera a favor del euskera. Por eso hemos puesto en marcha esta iniciativa, y la hemos denominado 12.eguna / 12º día de Korrika.
Apúntate. Eman izena!
AEKn,
hiztun aktiboa
izaten lagunduko dizugu
Euskara
ikastaroak
Mintzapraktika egitasmoak
Hizkuntza aholkularitza
Aizu!
aldizkaria
Itzulpenak eta
zuzenketak
Zerbitzu
didaktikoak
KORRIKA
Udan barnetegia egiteko asmoa baduzu, eta AEKko ikaslea edo Korrika Laguntzailea bazara, matrikularen %10eko deskontua izango duzu.
Horretarako, aurrematrikula
maiatzaren 4a baino lehen
egin beharko duzu.
(*) Prezio osoaren % 10eko deskontua Arantza, Aduna eta Foruko barnetegietan.
Aurrematrikula formalizatzeko, 180 € aurreratu beharko dira.
Ikusi barnetegien datak hemen
INFORMAZIOA
607 673 541 · 946 464 000 000
udabarnetegiak@aek.eus
EGIN AURREMATRIKULA
26/27 IKASTURTEA. AURREMATRIKULA ZABALIK!
2026/27 ikasturtean euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia.
AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera, aurrez aurreko ikastaroetan zein Foruko barnetegiko hilabeteko ikastaroetan (urritik ekainera)
Aurrematrikula
ekainaren 30a
baino lehen egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
-
Ikasturte honetako
(2025/26)
prezioari eutsiko zaio
-
Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta
ohiko ordainketa epeei
-
Lehentasuna
taldeak eratzeko orduan
Egin aurrematrikula
Informazio gehiago
AEKn,
hainbat modu daude euskara ikasteko
:
Aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak. Bilatu
hurbilen daukazun AEK euskaltegia
!
Autoikaskuntza euskaltegian
Online-ikastaroak
Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta lan ez presentziala uztartzen dituen sistema
Bestalde, eskaintza xedeen arabera egokitzen dugu: kolektibo zehatzei begirakoak
Uztailean, abuztuan eta irailean udako
barnetegiak
antolatzen ditugu Euskal Herriko hainbat txokotan: euskalduntze-barnetegiak, familia-barnetegiak, mailak prestatzekoak... Udaberrian, asteburuko barnetegiak.
Gainera,
Foruko barnetegia
urte osoan dago zabalik, Urdaibaiko biosfera-erreserban
Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan eskolak goizez zein arratsaldez jasotzeko aukera izango duzu. Gainera, izena emateagatik, doan jasoko duzu AIZU! aldizkaria.
Informazioa/matrikulazioa:
gure euskaltegietan
· 673 200 100 // 946 464 000
Bilatu zure euskaltegia
MAIZ EGINDAKO GALDERAK
Zein aukera dago euskara ikasteko?
AEKn euskara ikasteko aukerak dituzu:
Aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak.
Autoikaskuntza euskaltegian.
Eredu konbinatua, aurrez aurrekoak eta autoikaskuntza uztartuta.
Online-ikastaroak.
Kolektibo zehatzei begirako xedeen araberako eskaintza.
Foruko barnetegia, urte osoan zabalik, Urdaibaiko biosfera-erreserban
Non ikas daiteke?
AEK zugandik hurbil dago, zure etxetik oso gertu. Euskal Herri osoan aurkitu ahal gaituzu, herrialde guztietan zabaldutako ehun euskaltegitan, ikusi
non
gauden. Era berean, euskaltegira etortzerik ez baduzu, online-ikastaroak eskaintzen dizkizugu. Gainera, zu zauden tokira ere joaten gara, enpresetan nahiz ikastetxeetan, adibidez, ikastaroak ematen ditugulako. Azkenik, Foruko barnetegia urte osoan zabalik dugu.
Zenbat denbora behar da euskara ikasteko?
B2 maila egiaztatuz gero, erabiltzaile aurreratua izango zara: “Lagun eta lankideekin, baita jatorrizko hiztunekin ere, ohiko elkarrizketak jariotasunez izan: argibideak eman, iritzia eskatu eta adierazi, zure ikuspegia arrazoitu, etab”.
Maila horretara iristeko, ikastaroetan parte hartuz, eman behar diren ikastorduak 800-1.100 dira.
Hau da beraz, euskalduntze ikastaroak antolatzeko emango dugun denboraren estimazioa gure mailaketan kokatuta:
A0tik A1era: 100-150 ordu
A1etik A2ra: 200-250 ordu
A2tik B1era: 200-300 ordu
B1etik B2ra: 300-400 ordu
B2tik C1era: 300-400 ordu
C1etik C2ra: 200 ordu
Ohar garrantzitsuak:
Hau estimazioa da, ikastaro formaletan parte hartuz, errendimendu normalaren bidez pertsona batek egin beharko lituzkeen ikastorduak.
Ez da euskara ikasteko behar den denbora berez, gure ikastaroetan egingo diren ikastorduak baino, ikastaroen bidez, gure ustez, behar den maila lortzekoak.
Ordu kopuru horietan eragina duten aldagai asko egon daitezke: pertsonaren errendimendua, interesa eta motibazioa; ikastaroen arteko denbora-tartea, ingurua... Ez da beraz zenbaki zehatza.
Zenbat balio du matrikulak?
Prezioa ikastaroaren araberakoa da. Adibidez, aurrez-aurreko ikastaro batean, euskaltegian, urritik ekainera, astean 8 orduz, prezioa 600 euro ingurukoa da. Hala ere, ikastaroek ordu gutxiago edo gehiago izan ditzateke, trinkoak, autoikaskuntza, online, Foruko barnetegia...
Prezio zehatza jakin nahi baduzu, galdetu hurbilen daukazun AEKren euskaltegian.
Horretaz gain, gogoan izan dirulaguntzak daudela.
Zein dirulaguntza daude euskara ikasteko?
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Eusko Jaurlaritzaren laguntzak, maila egiaztatzen baduzu: matrikularen zenbateko osoa itzultzeko aukera, B2ra arte; C1 mailara ere iristen da, kasu horretan 30 urtetik beherakoentzat. A1en eta A2n, maila euskaltegian aitortuz gero; B1 eta B2ren kasuan, euskaltegian aitortuz gero edota HABEren azterketa gaindituz gero. C1 eta C2ren kasuan, azterketa gaindituz gero.
Adi!
16-18 urte bitartekoen dirulaguntza-lerro berria, C1 maila doan prestatzeko
Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak
Arabako foru aldundiaren laguntza-bonuak.
Udal askok ematen dituzten dirulaguntzak.
Langabeentzako doako euskara-eskolak, Lanbideren bidez.
Administrazioen hainbat sailetan dauden hitzarmenak.
Enpresa ugarik euren langileei ematen dizkieten laguntzak
ENPRESAK hobaria jasotzeko aukera, FUNDAEren bitartez.
Ohar garrantzitsua: galdetu euskaltegian, dirulaguntzen zehaztapenak jasotzeko.
Informazio gehiago:
https://www.aek.eus/eu/dirulaguntzak
Nola egiaztatzen da ofizialki nire maila?
Egiaztatze azterketak EAEn
-A1 eta A2 mailetako probak euskaltegietan bertan egiten dira.
-B1, B2, C1 eta C2 mailak euskaltegietan matrikulatutako ikasleentzako bi deialdietako batean egiaztatzen ari dira.
-B1, B2, C1 eta C2 mailetan, deialdi irekiak izan dira azken urteetan.
Egiaztatze azterketak Nafarroan
-EGA azterketarako deialdi bat egiten du Nafarroako Gobernuak.
-B1, B2 eta C1 mailak Hizkuntza Eskola Ofizialetan egiaztatu ahal dira, deialdi irekian.
Zenbat ordu astean? Zein da ordutegia?
Ordutegi malguak ditugu! Goizetik iluntzera hainbat aukera aurkituko duzue, eta txandaka ere etor zaitezke.
Urritik ekainera, astean 4, 6, 8 eta 10 orduko eskolak eskaintzen ditugu eta hainbat euskaltegitan 4 edo 5 orduko ikastaro trinkoak goizez edo arratsaldez.
AEKren euskaltegietan informazio zehatzagoa emango dizute ikastaro eta ordutegiei buruz.
Nola matrikulatu? Noiz?
AEKn matrikulatzeko zein informazioa eskuratzeko errazena eta praktikoena da zuzenean euskaltegira jotzea eta zure datuekin matrikula fitxa betetzea. Hala ere, telefonoz eta
galdetegi hau
betez ere egin daiteke. Nahi baduzu, hurbildu, deitu edo bidali mezua hurbilen duzun euskaltegira,
ikusi
.
Nolakoa da AEKren metodologia?
AEKren metodologia ardatza hauxe da: hizkuntza komunikaziorako tresna den neurrian, pertsonen artean jardun eta bizitzeko tresna ere bada. Hala, hizkuntza jakiteak ezinbestean dakar jende artean erabiltzeko gai izatea. Beraz, gurekin ikasten duen pertsonak euskara bere bizitzako edozein arlo eta unetan erabiltzen ikastea nahi dugu AEKn, eta horretan oinarritzen da gure metodologia.
Eguneroko bizimodurako euskara.
Lehen egunetik mintzatzeko euskara
Maite dituzunekin bizitzeko euskara
Kaleko harremanetarako euskara
Kulturaz gozatzeko euskara
Erabilera formalerako euskara
Euskara-maila egiaztatzeko euskara
Lanean erabiltzeko euskara
Goi-mailako euskara teknikoa
Zenbat maila daude?
Sei dira helduen euskalduntzearen mailak, Europako Hizkuntzen Erreferentzia Markoaren arabera.
Nola baliokidetzen dira euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak?
Hizkuntzen Europako Marko Bateratuak erreferentziazko 6 maila komun (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) ezarri ditu hizkuntzaren ezagutza aitortzeko.
Euskara-maila ebaluatzen duten hizkuntza-ziurtagiriek 4 trebetasunen ezagutza egiaztatzen dute: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. Horiek ziurtatzeko, erakunde bakoitzak bere ziurtagiria du.
Ondorengo taulan aztertu daiteke euskararen ezagutza egiaztagirien baliokidetzak:
Zenbat urterekin matrikulatu naiteke?
HABEk homologatutako ikastaroak 16 urtetik gorakoentzat dira.
Zenbat jende ikasten ari da euskara?
Urtero, 50.000 inguru lagun aritzen dira Euskal Herriko euskaltegietan nahiz munduko hainbat txokotan.
Ikerketek diote, azken hamarkadetan, euskarak 300.000 hiztun berri irabazi dituela; horko heren bat, 100.000 lagun, euskaltegietatik atera da.
Nork ikasten du euskara?
Herritar anonimo asko euskara ikasten ari da, baita ikasi ere. Gazteak, helduak, adinekoak, gurasoak, aiton-amonak, dendariak, unibertsitateko ikasleak, irakasleak, erizainak, mota guztietako langileak, alegia.
Gure jendarteak euskaldun anonimo asko irabazi ditu azken urteotan, eta etengabe hazten jarraitzen du.
Adinari dagokionez, batezbestekoa, 40 urtekoa da eta ikasleen %65 emakumeak dira.
Bestalde, hainbat arlotan ezagunak diren pertsonek ere euskaltegi batean ikasi dute euskara, jende askok ez dakien arren. Egunero, hedabideetan, azaltzen diren euskaldun askok euskaltegi batean ikasi dute. Esate baterako, hona hemen, zerrenda labur bat:
Itziar Ituño aktorea, Fermin Muguruza musikaria, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Reyes Ilintxeta kazetaria, Toti Martinez de Lezea idazlea
, Yoli Pascualena abeslaria, Dani Alvarez kazetaria.
Zer da AEK?
AEK Euskal Herri osoan aritzen da. Xede du Euskal Herriko biztanle guztiek euskara ezagutzea, eta herritarrek egunerokoan euskara normaltasunez erabiltzea. Horretarako, euskararen normalizaziorako eremu guztietan aritzen da: ezagutzan, erabileran eta sustapenean.
KORRIKA
ere AEK-k antolatzen du.
Harremanetarako
Inprimakia bete eta bidali
Ikasleen ahotan
Nire esperientzia oso ona izan da, egoeraz gain. Ikastaroa oso erosoa da ikasteko eta ondo pasatzeko. Hoberena da euskaraz bizitzea, nahiz eta ordu gutzi diren. Hauxe hasiera baino ez da baina lortuko dut euskaraz bizitzea AEKren laguntzagaz
Aitor Egiluz Gonzalez, Zallako AEK-ko ikaslea, B1 maila
Hau nire bosgarren ikasturtea izan da. Oso pozik nago, giroa oso ona delako eta euskara modu entretenigarrian ikasten dugulako.
Aurten, Koronabirusa dela eta, aldaketa batzuk egin behar izan ditugu, baina ikasturtea primeran joan da. Oso esperientzia polita da euskara ikastea.
A! Eta seigaren ikasturterako, jada, izena eman dut.
Jordi Paladella Maña Aurrez-aurreko ikastaroa, Erriberrin (Tafallaldeko euskaltegia)
Euskara irakasle izateko online ikastaroa egiten ari den Enkarterriko Amaia naiz. Ikastaroari dagokionez, online ikasteko aukera baloratzen dut nire denbora nahi dudan moduan kudeatzeko aukera ematen baitit. Gainera,etorkizunean euskara irakaslea izateko behar ditudan baliabide eta ezagutzak lortzen ari naiz.
Gurea den hizkuntza honi nire aportazioa egiteko gogotsu nago, euskara Euskal Herriko txoko guztietara hel dadin. Enkarterrin ere euskaraz!
Amaia Larruzea, Euskara iraskasle izateko ikastaroan
Barakaldon jaio nintzen duela 46 urte eta nire bizitza ez zen euskaraz izan. Duela hogei urte ikasten aritu nintzen, baina ez nuen ezer ikasi. Aurten Matxintxun asko ikasi dut eta oso pozik nago aurrerapausoekin, nire ustez, modurik hoberena euskara ikasteko baita. Datorren ikasturtean Matxintxura itzuliko naiz, etorkizunean nire semearekin euskaraz hitz egin nahi dudalako.
Sonia Gamarra Rodriguez, Matxintxu AEK euskaltegiko ikaslea
Iruñekoa naiz, eta Sanduzelai auzoan bizi naiz. Orain dela urte batzuk hasi nintzen euskara ikasten; AEK aukeratu nuen, metodologiagatik eta, era berean, giroagatik. Gainera, euskara ikastea erraza egiten dute: eskolak eragingarriak dira. Horrez gain, ikasgelan landutakoak gero eta gehiago erabiltzen ditugu kalean.
Jabier Cabodevilla, Iruñezar euskaltegiko B2/C1 mailako ikaslea
Nire esperientzia oso ona da. Kurtso asko egin ditut online, baina euskeraz lehenengoa da.
Oso erosoa da eta erraza da beste aktibitate konbinatzeko. Ez da dena teoria ikastea eta asko praktikatzen duzu ariketa egiten eta astean behin mintzamena daukagu. Guztiok animatzen zaituztet online ikastera.
Sara Mediavilla, online ikastaroa (A1)
Hiru urte daramatzat AEKn ikasten, eta hau da nire lehen ikasturtea modalitate konbinatuan.
Lehen bi ikasturteak autoikaskuntzan egin nituen.
Bi modeloak ezberdinak diren arren, oso eroso sentitzen naiz bietan.
Oso pozik nago AEK aukeratzeagatik, giroa oso ona delako eta ikastea ez delako zaila.
Espero dut urte asko jarraitzea eta euskaraz bizitzea.
Maria Abrego, Tafallaldeko euskaltegiko ikaslea
Aurten ere, harro sentitzen naiz AEKren parte izateaz. Hain zuzen ere, ikaste prozesuan, AEK-k behar duguna jartzen digu eskura. Gainera, denok batera, batak bestearen laguntzaz, herria euskalduntzea lortzen dugu. Animo, eta eskerrik asko emandakoagatik. Datorren ikasturtean ere elkarrekin egongo garelakoan nago.
Ane Espina, C1 mailako XenpelarAEK euskaltegiko ikaslea
Imane naiz, Marokokoa, eta 16 urte daramatzat Euskal Herrian. Euskararekiko lehenengo kontaktua duela 10 urte izan zen, baina lanagatik ikasteari utzi behar izan nion.
Hala ere, euskara asko gustatzen zaidanez eta bi seme-alaba dauzkadanez, bai etxeko lanak egiten laguntzeko, bai beste gurasoekin mintzatzeko, berriro euskara ikasten hastea erabaki nuen.
Gaur egun AEKn nago eta, euskara ikasi eta praktikatzeaz gain, oso gustura nago Ana izeneko irakasleari esker.
Imane, Gasteizko Arana AEK-ko ikaslea
Hau da nire 2. urtea E-uskaltegian. Nik lan egiten dut eta bi alaba txiki daukat. Hori dela eta, niretzat etxean ikastea aukerarik onena eta erosoena da. Ez daukat denborarik klasera joateko. Datorren urtean errepikatuko dut, ziur!!
Elena Bermejo, online ikaslea (A2)
×
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt