Noam Chomsky - Wikipedia, entziklopedia askea.
Edukira joan
Wikipedia, Entziklopedia askea
Noam Chomsky
Irudi gehiago
katedradun
1955
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak
Avram Noam Chomsky
Jaiotza
East Oak Lane
eta
Filadelfia
1928ko
abenduaren 7a
(97 urte)
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua
Tucson
East Oak Lane
Allston
(en)
Lexington
Talde etnikoa
askenazia
Lehen hizkuntza
estatubatuar ingelesa
ingelesa
Familia
Aita
William Chomsky
Ezkontidea(k)
Carol Chomsky
1949ko
abenduaren 24a
2008ko
abenduaren 19a
Valeria Wasserman Chomsky
(en)
(2014 -
Seme-alabak
ikusi
Aviva Chomsky
Familia
ikusi
Judith Chomsky
brother's wife
(en)
Hezkuntza
Heziketa
Massachusettseko Teknologia Institutua
Central High School
(en)
1945)
Oak Lane Day School
(en)
Pennsylvaniako Unibertsitatea
(1945 -
1949)
Artean graduatu
Pennsylvaniako Unibertsitatea
(1949 -
1951)
Arte-masterra
Harvard Unibertsitatea
(1951 -
1955)
hizkuntzalaritza
Hezkuntza-maila
doktoretza
Doktorego ikaslea(k)
Barbara Partee
(en)
Tanya Reinhart
(en)
John R. Ross
(en)
Ray Jackendoff
Mark Baker
(en)
Howard Lasnik
(en)
Alec Marantz
(en)
David Pesetsky
(en)
Janet Dean Fodor
(en)
Joan W. Bresnan
(en)
Robert C. Berwick
Charles Yang
(en)
S.-Y. Kuroda
(en)
Tom Wasow
(en)
Leonard Harold Haines
Ivan Andrew Sag
Amy Sara Weinberg
Ken Hiraiwa
Anoop K. Mahajan
(en)
James D. McCawley
(en)
Mario Montalbetti
Hamida Demirdache
Hizkuntzak
ingelesa
estatubatuar ingelesa
hebreera
Irakaslea(k)
Zellig S. Harris
(en)
Nelson Goodman
Roman Osipovitx Jakobson
Jarduerak
Jarduerak
filosofoa
hizkuntzalaria
politika-idazlea
unibertsitateko irakaslea
psikologoa
antropologoa
giza eskubideen aldeko ekintzailea
hezitzailea
hedabide-kritikaria
idazlea
iritzi-kazetaria
informatikaria
historialaria
eta
filologoa
Parte-hartzailea
Barcelona en Comú-ren aldeko manifestua
International endorsement letter to the people of Barcelona in support of Ada Colau
(en)
International endorsement letter. Barcelona leads the way
(en)
Lantokia(k)
Pennsylvania
Cambridge
Tucson
eta
Massachusetts
Enplegatzailea(k)
Massachusettseko Teknologia Institutua
(1955 -
2002
Lan nabarmenak
ikusi
Syntactic Structures
(en)
World Orders Old and New
Aspects of the Theory of Syntax
(en)
Manufacturing Consent
(en)
The Chomsky Reader
(en)
Class Warfare
(en)
Necessary Illusions: Thought Control in Democratic Societies
(en)
Ilusionistas
(en)
Deterring Democracy
(en)
Making the Future
(en)
Conditions on Transformations
(en)
Middle East Illusions
(en)
Knowledge of Language
(en)
Cartesian Linguistics
(en)
The Sound Pattern of English
(en)
9-11
Interventions
(en)
Imperial Ambitions
(en)
Occupy
(en)
Objectivity and Liberal Scholarship
(en)
The Prosperous Few and the Restless Many
(en)
Gaza in Crisis
(en)
Current Issues in Linguistic Theory
(en)
American Power and the New Mandarins
(en)
Propaganda and the Public Mind
(en)
The Fateful Triangle
(en)
Understanding Power: The Indispensable Chomsky
(en)
Hegemony or Survival: America’s Quest for Global Dominance
Lectures on Government and Binding
(en)
The Political Economy of Human Rights
(en)
Profit over People
Failed States
(en)
Counter-Revolutionary Violence: Bloodbaths in Fact & Propaganda
(en)
Why Only Us: Language and Evolution
(en)
What Kind of Creatures Are We?
(en)
Rogue States: The Rule of Force in World Affairs
(en)
Chomsky hierarchy
(en)
Requiem for the American Dream
(en)
How the World Works
(en)
Jasotako sariak
ikusi
Orwell Award
(1987)
John Simon Guggenheim Memorial Foundation beka
Helmholtz Domina
(1996)
Thomas Merton Award
(2010)
Sretenje Order
James Joyce Awards
Erich Fromm Prize
(2010)
William James Fellow Award
(1989)
Albertus-Magnus professorate
(2011)
Kyoto Prize in Basic Sciences
(1988)
APA Award for Distinguished Scientific Contributions to Psychology
(1984)
honorary doctor of the University of St Andrews
honorary doctorate from Columbia University
honorary doctor of Harvard University
honorary doctorate from the University of Cambridge
honorary doctor of the University of Uppsala
Honorary doctor of the University of Bologna
honorary doctorate of the Vrije Universiteit Brussel
(2003)
honorary doctor of the University of Athens
Honorary doctorate from University of Toronto
Fellow of the Cognitive Science Society
Fellow of the Royal Society of Canada
Fellow of the Linguistic Society of America
Honorary Doctorate of University of Buenos Aires
honorary doctorate from the McGill University
honorary doctor of the Peking University
(2007)
BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Award
(2018)
Honorary Doctorate from the National Autonomous University of Mexico
honorary doctor of Loyola University Chicago
honorary doctorate of the Autonomous University of Madrid
honorary doctor of the University of Chile
Associate Member of the Tunisian Academy of Sciences
honorary doctor of the University of Calcutta
Honorary doctorate from university of Florence
honorary doctor of Amherst College
Albertus-Magnus professorate
(2011)
Carl von Ossietzky Prize
(2004)
Seán MacBride Peace Prize
(2017)
US Peace Prize
(2011)
Sydney Peace Prize
(2011)
Honorary Fellow of the British Psychological Society
Benjamin Franklin Medal in Computer and Cognitive Science
(1999)
Neil and Saras Smith Medal for Linguistics
(2014)
Kidetza
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Serbian Academy of Sciences and Arts
(en)
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Kanadako Errege Elkartea
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Academia Europaea
Mugimendua
ateismoa
Ezker Berria
Gerraren aurkako mugimendua
Anarkosindikalismoa
Ideologia eta sinesmenak
Ideologia
Anarkosindikalismoa
Sozialismo libertarioa
antimilitarismoa
Erlijioa
agnostizismoa
chomsky.info
Avram Noam Chomsky
Philadelphia
Pennsylvania
Ameriketako Estatu Batuak
1928ko
abenduaren 7a
hizkuntzalaria
filosofoa
zientzialari
kognitiboa
historialaria
gizarte
kritikaria eta
aktibista
politikoa
da
Massachusettsko Teknologia Institutuko
hizkuntzalaritza
eta filosofia irakasle emeritua da, eta
XX. mendeko
hizkuntzalari garrantzitsuenetako bat. 1957ko
Syntactic Structures
lanarekin,
gramatika sortzailearen
lehen teorialaria izan zen; hizkuntzalaritza eskola horrek
sintaxia
hizkuntzen ikerkuntzaren erdigunean kokatu zuen, eta jakintza horretara erabateko iraultza ekarri.
Chomskyren hizkuntzalaritzak norbanakoak hizkuntzaz jabetzeko duen bideari buruzko teoria berri bat aurkeztu du, eta hizkuntzaren sakoneko egitura eta oinarriei azalpena bilatu nahi die. Hizkuntzaren ikuspegi innatista batez (hizkuntza gizakiaren jaiotzezko gaitasuna da), gramatika giza sistema kognitibo bereizitzat du. Halaber, «hizkuntzaren organo» baten eta gramatika unibertsal baten existentzia aldezten du. Horregatik eta giza zientziei egindako beste ekarpen askorengatik, XX. mendeko zientzialari ospetsuenetako bat da.
Bere ekarpen zientifikoez gainera, Chomsky oso ezaguna izan da ekintzaile politiko gisa
Vietnamgo gerraz
geroztik.
AEBen
kanpo politika —hala nola
Israelgo
estatuari buruzkoa— ohiko jomuga ditu mundu osoan argitaratzen diren artikulu eta saiakera-liburuetan. Chomskyk bere pentsamoldea tradizio liberal erradikalaren baitan kokatzen du, sozialismo libertarioaren barruan.
Anarkosindikalismoaz
interesa agertu du, bereziki
Espainiako Gerra Zibileko
kolektibizazioetan garatutakoaz. IWW sindikatu iraultzaileko kide da. Egoera politikoaz egiten dituen analisi zorrotzek
eragin nabarmena dute mundu osoko ezkerreko mugimenduetan.
Chomskyren ekarpenak
aldatu
aldatu iturburu kodea
Gramatika sortzailea
aldatu
aldatu iturburu kodea
Massachusettseko Teknologia Institutuko
campus horretan zuen bulegoa Chomskyk, Hizkuntzalaritza eta Filosofia Sailean.
Esan bezala, Chomskyk sortu zuen 1957an
gramatika sortzailea
izenaz mundu osoan ezaguna den hizkuntzalaritza eskola berria. Chomskyren ustez,
hizkuntza
deitzen dugun gertaera ez da gizartean dagoen zerbait —fenomeno soziala, beraz—, baizik eta gizakiaren
burmuinaren
funtsezko ezaugarria, gizaki orok sortzez duen zerbait. Bestela, nekez ulertuko litzateke
haurrak
(haur guztiek, arraza eta herrien gainetik), bizpahiru urteko epe labur batean, hizkuntza bezalako ezagutza sistema bat halako ahalegin berezirik gabe bereganatzea.
Hizkuntzaren datuak analogiaren bidez azaltzen ez direnez, beste nolabaiteko argudioak erabili behar dira datu horien berri emateko. Gramatika sortzailearen ustez, hizkuntza guztiek funtsean eredu berari jarraitzen diote eta hizkuntzetako
gramatika
guztiek baldintza zehatz eta jakin batzuen azpian eraikitzen dira, nolabait ere hizkuntzaren funtsezko ezaugarritzat har daitezkeenak. Ezaugarri, hastapen edo baldintza horiek (uztardura, mugadura, kategoria isilak, etab.) unibertsalak dira eta hizkuntza naturalen nolakotasuna zedarritzen dute. Printzipio horiek burmuinean daude eta heredatu egiten dira. Besoak hazten ikasten ez den bezala, ez da hitz egiten ere ikasten; gizarte baldintza jakin batzuk gertatuz gero, hizkuntza hazi egiten baita haurrarengan. Azken batean, umeak hizkuntza baten (edo batzuen) azaleko ezaugarriak baizik ez ditu ikasi behar: hiztegia, arau jakin batzuk, eta abar.
Eztabaida luzeak sortu dituzten formulazio teoriko horiek hizkuntzalari sortzaileek hainbat hizkuntzatan egin izan dituzten azterketetan oinarritu dira; azterketa horien formulazioa Chomskyk berak egin du,
logika
matematika
eta gaur egungo komunikazio sistemetan erabiltzen diren baliabideez baliatuta. Horrela, lehenengo formulazioa
Syntactic Structures
(Sintaxi egiturak)
liburuan egin zuen 1957an, gramatika sortzaile-bihurtzaile baten eredua erakutsi eta teoriaren oinarriak jarri zituena. Bere teorien bigarren formulazioa
Aspects of the Theory of Syntax
(Sintaxi teoriaren gaiak)
liburuan egin zuen 1965ean. Hirugarren eredu bat proposatzen du
Lectures on Government and Binding
(1981,
Uztardura eta gobernuari buruzko hitzaldiak
) lanean, eta orain garatzen ari da beste bertsio bat
Knowledge of Language: Its Nature, Origin, and Use
(1986,
Hizkuntzaren ezagutza: haren natura, jatorria eta erabilera
) eta
Barriers
(1986,
Hesiak
) liburuak idatzi zituenez geroztik. Idazlan horiek guztiek Ameriketan, Europan eta Asian arrakasta handia izan dute, eta Chomskyren teorien inguruan aldeko nahiz kontrako beste zenbait eskola sortu dira. Beti aitortzen da, haatik, Chomskyren nagusitasuna.
Bestelakoak
aldatu
aldatu iturburu kodea
Chomskyren lanak bestelako hainbat alderdi ditu: ezagunak dira XX. mendeko
filosofo
ezagunenekin izan dituen eztabaidak, gero zenbait liburutan islatzen direnak (
Descartesen hizkuntzalaritza, Hizkuntza eta adimena, Hizkuntzari buruzko hausnarketak,
eta abar).
Politikan
, berriz,
Ameriketako Estatu Batuetako
kanpo arazoetako politika gogor salatzen du, eta
inperialismoaren
aurkako hainbat testu idatzi du. Atxilotu ere egin dute horregatik zenbait aldiz.
1996an
Bartzelona
Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala
babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan zen.
[1]
Bizitza
aldatu
aldatu iturburu kodea
Haurtzaroa: 1928-1945
aldatu
aldatu iturburu kodea
Noam Chomsky 1928an jaio zen,
Philadelphian
. Haren gurasoak,
Ze'ev "William" Chomsky
eta Elsie Simonofsky, etorkin juduak ziren: aitak
Errusiako Inperiotik
ihes egin zuen 1913an eta ama
Bielorrusia
n jaiotako irakasle eta aktibista izan zen. Noam lehen umea izan zen, eta David Eli anaia gazteena bost urte geroago jaio zen. Gurasoek hebreera irakatsi zieten, eta jasotako
antisemitismoa
ri aurre egin zioten txikitan, bereziki Filadelfiako irlandar eta alemaniar jatorriko komunitateetatik.
Chomskyk
Philadelphiako Central High School
-ean ikasi zuen. Gurasoak "Roosevelt demokrata normalak" direla esan izan du, zentro-ezkerreko politikarekin jarraitzaileak. Lehen artikulua hamar urterekin idatzi zuen,
faxismoa
ren hedapenari buruz
Bartzelona
Espainiako Gerra Zibilean
erori ondoren eta, hamabi edo hamahiru urtetik aurrera, politika anarkistarekin identifikatu zen.
Unibertsitatea: 1945-1955
aldatu
aldatu iturburu kodea
Hamasei urte zituenean, ikasketa programa orokorra hasi zuen
Pennsylvaniako Unibertsitatea
n eta filosofia, logika eta hizkuntzak ikasi. Etxean bizi zenez, bere gradua hebreera irakatsiz finantzatu zuen.
Zellig Harris
hizkuntzalari errusiarrak Chomsky hizkuntzalaritza teorikoaren eremuan sartu zuen, eta gai horretaz egin zuen BAk tesia: "Morfofonemika hebreera modernoa".
1951
tik
1955
era Chomsky
Harvard Unibertsitate
ko kidea izan zen. 1955ean doktoretza tesia aurkeztu zuen gramatika eraldatzaileari buruzko bere ideiak azalduz. Harvardeko irakaslea zen
George Armitage Miller
berarekin lankidetzan aritu zen,
hizkuntzalaritza matematikako
hainbat lan teknikotan.
1947
an, txikitatik ezagutzen zuen
Carol Doris Schatz
ekin bikote harremanak hasi zituen eta,
1949
an ezkondu ziren. Harvardetik Europara eta Israelera bidaiatzeko dirua jaso zuten, eta denboraldi bat eman zuten Hashomer
Hatzair-en HaZore'a kibutzean.
New Yorkera egindako bisitetan,
Fraye Arbeter Shtime
aldizkari anarkista yiddishkoaren bulegora maiz jo zuen, eta
anarkismoa
ren eta
liberalismo
klasikoaren arteko loturara batu zen.
Hasierako karrera: 1955-1966
aldatu
aldatu iturburu kodea
Massachusetts Institute of Technology
n (MIT) Chomskyk denbora erdia
itzulpen mekaniko
ko proiektuan sartu zuen, eta beste erdia hizkuntzalaritza eta filosofia ikastaro bat ematen. 1957an irakasle elkartua izatera igaro eta bere lehen liburua argitaratu zuen:
Syntactic
Structures
. Hizkuntzalaritza arloko ohiko ildoei errotik aurka egiten zion eta, horren ondorioz, John Lyons hizkuntzalariak baieztatu zuen
Egitura
Sintaktikoek
"hizkuntzaren azterketa zientifikoa" iraultzen zutela.
Chomskyk MITen hizkuntzalaritzan programa sortu zuen, eta 1961ean, Hizkuntza Modernoak eta Hizkuntzalaritza Saileko irakaslea izateko aginpidea lortu. Osoko hizlari izendatu zuten 1962an Massachusettseko
Cambridgen
egin zen
Hizkuntzalarien Nazioarteko Kongresuan
, eta horrek estatubatuar hizkuntzalaritzaren bozeramaile gisa ezarri zuen.
Chomskyk hamarkada osoan zehar bere ideia linguistikoak argitaratzen segitu zuen. Halaber, 1966an
Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean
egindako lanengatik, ospe eta ohore handiak lortu zituen.
Gerraren aurkako aktibismoa eta desadostasuna: 1967-1975
aldatu
aldatu iturburu kodea
Chomskyk  AEBek
Vietnamgo gerran parte harte-hartzearen 1962ko protestekin
bat egin zuen, gaiari buruz elizetan eta etxeetan egindako elkarretaratze txikietan.
1967
an, Estatu Batuetako inplikazioa kritikatuz,
"Intelektualen erantzukizuna"
idatzi zuen disidente publiko gisan.
Era berean, ezkerreko aktibismoan parte hartu zuen. Chomskyk bere zergen erdia ordaintzeari uko egin zion, gobernuaren aurka aritutako ikasleei laguntza publikoa eman zien; horregatik, atxilotu egin zuten
Pentagonoa
ren aurrean gerraren aurkako hitzaldi bat ematen zebilen bitartean. Garai horretan, RESIST gerraren aurkako kolektiboa sortu zuen. 1970ean Asiako hego-ekialdea bisitatu zuen
eta
Vietnamgo Hanoi Zientzia eta Teknologia Unibertsitatea
n klaseak eman, baita
Laos
eko gerrako errefuxiatuen kanpamenduetara joan ere.
Gerraren aurkako aktibismoagatik, behin baino gehiagotan atxilotu zuten, eta
Richard Nixon presidentearen aurkari politikoen zerrenda nagusian
zegoen. Haren emaztea hizkuntzalaritzako doktoregoa ikasten hasi zen familiari laguntzeko, senarraren espetxeratze edo lanik ezaren beldurrez. Hizkuntzalaritzan egindako lanak nazioarteko aitorpena lortzen segitu zuen eta ohorezko doktoretza ugari jaso.
Edward S. Herman eta Faurisson-en gertaerak: 1976-1980
aldatu
aldatu iturburu kodea
1970eko eta 1980ko hamarkaden amaieran, Chomskyren hizkuntza-argitalpenak lehenagoko lana zabaldu eta argitu zion. Haren hitzaldi politikoek eztabaida ugari sortu zituzten maiz, batez ere Israelgo gobernua eta militarrak kritikatu zituenean.
10
1979
an, South End
11
editorialak Chomsky eta
Herman
en
Giza Eskubideen Ekonomia Politikoa
izeneko bi liburu argitaratu zituen, AEBetako komunikabideek nola azaldu zuten
Kanbodia
ko genozidioa eta
Ekialdeko Timo
rreko okupazioa konparatuz.
12
Chomskyk publikoki kritikatu zuen
nazismoa
, eta orokorki
totalitarismoa
, baina adierazpen askatasunaren aldeko apustuak
Robert Faurisson
historialari frantsesaren eskubidea defendatzera bultzatu zuen,
Holokaustoa
ren ukazioaren jarrera azaldu zuenean.
13
Propaganda eta nazioarteko gaien kritika: 1980-2001
aldatu
aldatu iturburu kodea
1985ean,
Nikaraguako Kontrako Gerra
ren garaian —Estatu Batuek
Sandinista
ren gobernuaren kontrako
milizia
k babestu zituztenean—, Chomsky
Managua
ra joan zen gatazkako langileen erakundeekin eta errefuxiatuekin elkartzera, politika eta linguistikari buruzko hitzaldiak publikoki emanez. 1983an,
The Fateful Triangle
argitaratu zuen, eta bertan argudiatzen zuen AEBek beti erabili izan dutela israeldarren eta palestinarren gatazka beren helburuetarako. 1988an, Chomskyk Palestinako lurraldeak bisitatu zituen, Israelen okupazioaren eraginaren berri emateko.
14
1990
eko hamarkadan, Chomskyk aktibismo politikoa lehen baino neurri handiagoan besarkatu zuen.
Ekialdeko Timor
ren independentziaren aldarrikapenarekin konpromisoa mantenduz,
1995
ean
Australia
ra joan zen Ekialdeko Timorren alde egiteko. Nazioartean sortu zen publizitatearen ondorioz, Wolfgang Sperlich haren biografoak adierazi zuen Ekialdeko Timorreko independentziaren kausari laguntzeko ezinbestekoa izan zela.
Irakeko gerraren kritika eta erretiroa MITetik: 2001-2017
aldatu
aldatu iturburu kodea
2001eko irailaren 11ko atentatuen
ostean, Chomskyri elkarrizketa luzeak egin zizkioten, eta urrian
Seven Stories Press
ek bildu eta argitaratu zituen. Chomskyk argudiatu zuen
Terrorismoaren Gerra
ren ondorengoa ez zela urrats berri bat, baizik eta AEBetako kanpo politikaren eta konbinazio erretorikoaren jarraipena,
Reagan
arotik behintzat bazetorrena.
Bestalde,
New Delhi
ko Lakuawala Memorilean hitzaldia eman zuen
2001
ean,
15
eta 2003an
Kuba
bisitatu zuen, Latinoamerikako Gizarte Zientzialarien Elkarteak gonbidatuta. 2003ko haren
Hegemonia edo Biziraupena
liburuak Estatu Batuetako "estrategia inperial handia" deitu zuena artikulatu zuen, eta Irakeko Gerraren hainbat alderdi kritikatu zituen.
MITetik 2002an erretiratu zen,
16
baina campusean ikerketa eta mintegiak egiten segitu zuen,
emeritu
gisa. Urte berean,
Turkia
bisitatu zuen, epaiketa batera joateko, eta
kurdu
en Turkiako zonaldeetan izan zen, haien giza eskubideen alde hitz eginez. Halaber,
Munduko Foro Sozialaren
babesarekin,
Brasil
en hainbat konferentziatan hitz egin zuen 2002an eta 2003an, eta
India
ko Foroko ekitaldian ere parte hartu zuen.
Arizonako Unibertsitatea: 2017-gaur egun
aldatu
aldatu iturburu kodea
2017
an, Chomskyk epe laburreko politika ikastaroa eman zuen
Tucson
-eko
Arizona Unibertsitatean
17
eta gerora, lanaldi partzialeko irakasle gisa kontratatu zuten han, hizkuntzalaritza sailean, eginkizunak irakaskuntza eta mintegi publikoak zituela.
18
Haren soldata emari filantropikoekin osatzen da.
19
2018
an,
Kroazia
Serbia
r,
Bosnia-Herzegovina
eta
Montenegro
ko
hizkuntza komunari buruzko adierazpena
izenpetu zuen.
20
Teoria linguistikoa
aldatu
aldatu iturburu kodea
Chomskyren teoria linguistikoaren oinarria
biolinguistikan
datza, hizkuntzaren egituraren oinarrian dauden printzipioak gizakiaren adimenean biologikoki ezarrita daudela eta, beraz, genetikoki heredatuak direla dioena. Hori dela eta, gizaki guztiek hizkuntzaren egitura bera partekatzen dutela argudiatu zuen, desberdintasun soziokulturalak alde batera utzita. Chomskyk jarrera hori hartzerakoan,
B. F. Skinner
ren psikologia konduktista erradikala baztertzen du, horrek, hitz egitea eta pentsatzea pertsonen eta haien inguruen arteko interakzioen produktu guztiz ikasia zelakoa zioen eta.
Horren arabera, Chomskyk dio hizkuntza giza espeziearen garapen ebolutibo berezia dela, beste edozein animalia-espeziek erabiltzen duten komunikazio moduetatik bereizten dena.
21
Chomskyk hizkuntzaren ikuspegi natibista eta internalista, koherentea da "
arrazionalismoa
ren" eskola filosofikoarekin, eta kontra egiten dio "
enpirismoa
ren" eskola filosofikoarekin koherenteak diren hizkuntzaren ikuspegi anti-natibistei eta externalistei, alegia, ezagutza guztiak, hizkuntza barne, kanpoko estimuluetatik datozela defendatzen duten teoriei.
22
Gramatika unibertsala
aldatu
aldatu iturburu kodea
2017an, Chomskyk
Massachusettseko Teknologia Institutuko
campusa utzi eta
Tucsonera
lan egitera joango zela iragarri zuen,
Arizonako
Unibertsitatera, Hizkuntzalaritza eta Filosofia Sailean.
1960ko hamarkadaz geroztik, Chomskyk ezagutza sintaktikoa gutxienez partzialki
natiboa
dela mantendu du, eta horrek esan nahi du haurrek bertako hizkuntzaren ezaugarri jakin batzuk soilik ikasi behar dituztela. Giza hizkuntza eskuratzeari buruzko behaketetan oinarritu du argumentua eta "
estimuluaren pobrezia
" deskribatzen du: haurrek jasaten dituzten estimulu linguistikoen eta lortzen duten gaitasun linguistiko aberatsaren artean dagoen aldea.
23
Adibidez, haurrek
aldaera sintaktiko
baimenduen azpimultzo oso txikia eta finitua soilik baldin badute bere lehen hizkuntzan, nolabait gaitasun oso antolatua eta sistematikoa lortzen dute,
esaldi kopuru infinitu bat
ulertzeko eta ekoizteko, aurretik hizkuntza horretan inoiz egin ez dituztenak barne.
24
Hori azaltzeko, Chomskyk arrazoitu zuen oinarrizko hizkuntza-datuak
berezko gaitasun linguistikoaz
osatu behar direla. Gainera, haurtxo bat eta katu txiki bat
arrazonamendu induktiboa
egiteko gai diren bitartean, datu linguistiko berberen eraginpean baldin badaude, gizakiak beti
hizkuntza ulertzeko eta ekoizteko gaitasuna
eskuratuko du, bitartean katutxoak inoiz ez duela lortuko gaitasunik hori.
Chomskyk gizakiak izan dezakeen edozein gaitasun garrantzitsu etiketatu zuen, eta katuak hizkuntza eskuratzeko gailurik ez zuela. Iradoki zuen hizkuntzalarien zereginetako bat izan behar dela gailu hori zer den eta zer nolako mugak jartzen dituen gizakien hizkuntza ezberdinetan. Mugaketa horien ondorio diren ezaugarri unibertsalak "gramatika unibertsala"
25
izango lirateke. Ikerlari anitzek gramatika unibertsala zalantzan jarri dute, hizkuntzaren oinarri genetikoaren bideraezintasun ebolutiboa delakoan,
26
hizkuntzen arteko ezaugarri unibertsal ezagatik
27
, eta berezko eta unibertsalaren egituren eta hizkuntza zehatzen egituren arteko lotura frogatu gabeagatik.
Eraldatzaile-sortzaileen gramatika
aldatu
aldatu iturburu kodea
Eraldatzaile-sortzaileen gramatika
teoria zabala da, bertako hiztunen hizkuntza gaitasunak modelatzeko, kodetzeko eta ondorioztatzeko.
28
Eredu horiek, edo "
gramatika formalak
", hizkuntza jakin baten egitura abstraktuak erakusten dituzte beste hizkuntza batzuetako egiturekin erlaziona daitezkeelako. Chomskyk gramatika eraldatzailea 1950eko hamarkadaren erdialdean garatu zuen, eta hizkuntzalaritzaren teoria sintaktiko nagusia bilakatu zen ondorengo bi hamarkadatan. "Eraldaketek" hizkuntzaren barruko harreman sintaktikoei egiten diete erreferentzia, adibidez, bi esaldien arteko gaia pertsona bera dela ondorioztatzeko gai da.
Chomskyren teoriak dio hizkuntzaren egiturak bi alde dituela,
sakoneko eta azaleko egiturek
osatua. Kanpoaldera begira dauden azaleko egiturek arau fonetikoak erlazionatzen dituzte soinuarekin, eta barruko egitura sakonek hitzak eta esanahi kontzeptualak lotzen dituzte. Eraldatzaile-sortzaileen gramatikak
notazio matematikoa
darabil, esanahiaren eta soinuaren arteko lotura zuzentzen duten arauak adierazteko (sakoneko eta azaleko egiturak, hurrenez hurren). Teoria horren arabera, hizkuntza oinarriek matematikoki sor ditzakete hizkuntza baten esaldiaren egitura potentzialak.
Michael Tomasello
adituak Chomskyren teoriari erronka egin dio, logikan eta ez enpirismoan oinarrituta dagoelako.
Chomskyren hierarkia
Arauetan oinarritutako gramatiken notazio hori oinarritzat hartuta, Chomskyk hizkuntza naturalak lau azpimultzo gero eta konplexuagotan bildu zituen,
Chomskyren hierarkia
izenarekin ezagutzen dena. Sailkapen hori hizkuntza formalaren teoriaren
29
oinarria izan zen eta da, garrantzitsua izanik informatika teorikoetarako, batez ere programazioaren lengoaiaren teorian, konpilatzaileen eraikuntzan, eta automaten teorian. 1970eko hamarkadaren erdialdean gramatika eraldatzailea bere goren aldian zegoenean, deribatuen gobernua eta loteslearen teoria ikerketa-esparru nagusi bilakatu ziren, 1990eko hamarkadaren hasiera arte (eta oraindik ere eragina duen teoria da), non hizkuntzalariek gramatikaren ikuspegi "
minimalista
" batera jo zuten. Ikerketa hau printzipioen eta parametroen esparruan oinarritu zen, haurrek edozein hizkuntza ikasteko gaitasuna dutela azaltzen duena, haurrak datu linguistikoak topatu ahala egokitzen dituelako
parametro
irekiak osatuz (gramatika unibertsaleko printzipio multzo bat). Chomskyk abiarazitako programa minimalistak, galdetzen du zein printzipio eta parametro teorietara  egokitzen diren era dotorean, naturalean eta errazean.
Hizkuntza sinplifikatzeko ahaleginean, gutxieneko ahalmenak erabiliz esanahia eta soinua erlazionatzen dituen sistema baten, Chomskyk "egitura sakona" eta "gainazalaren egitura" bezalako kontzeptuak baztertzen ditu, eta burmuinen zirkuitu neuralen plastikotasuna azpimarratzen du, kontzeptu kopuru infinitua izan ditzaketelako, edo "forma logikoak".
30
Datu linguistikoen aurrean, entzule baten burmuinak soinua eta esanahia lotzen jarraitzen du, eta arau gramatikalak soilik hizkuntzaren funtzionamenduaren ondorioak edo bigarren mailako efektuak dira. Horrela, Chomsky-ren aurretiazko ikerketak hizkuntzaren arauetan arreta jarri zuen arren, orain burmuinak arau hauek sortzeko eta hizketa erregulatzeko erabiltzen dituen mekanismoetan oinarritzen da.
Ikuspegi politikoak
aldatu
aldatu iturburu kodea
Chomsky
disidente
politiko nabaria da. Haren ikuspegi politikoak gutxi aldatu dira txikitatik,
31
judu langileen tradizioan errotuta zegoen aktibismo politikoan nabarmendu zenean. Normalean
anarkosindikalista
edo sozialista
libertario
gisa identifikatzen zen.
32
Jarrera horiek ez ditu teoria politiko zehatzak bezain egokiak, baizik eta gizakien beharrak asetzeko egokienak iruditzen zaizkionak: askatasuna, komunitatea eta elkartzeko askatasuna. Beste sozialista batzuek ez bezala, marxistek ez bezala, Chomskyk uste du politika zientziaren eremutik kanpo dagoela, baina oraindik ideia ideal bati buruzko bere ideiak sustatzen ditu datu enpirikoetan eta enpirikoki justifikatutako teorietan.
33
Chomskyren iritziz, errealitate politikoei buruzko egia sistematikoki desitxuratu edo kendu egiten du elite
korporazio
batek, komunikabide korporatiboak, publizitatea eta
think tank
sak erabiltzen baititu bere
propaganda
sustatzeko. Bere lanek horrelako manipulazioak eta iluntzen duten egia ezagutzera eman nahi ditu. Chomskyk uste du gezurrezko sare hau "zentzu komuna", pentsamendu kritikoa eta norberaren interesaren eta norberaren engainuaren eginkizunak ulertuz  apurtu daitekeela, eta intelektualek beren erantzukizun morala abdikatzen dutela munduaren egia esateko, prestigioa eta finantzaketa galtzeko beldurrez. Haren ustez, intelektual gisa, bere
pribilegio
soziala, baliabideak eta prestakuntza erabiltzea da bere borroka herri demokraziaren mugimenduei laguntzeko.
Protesta-martxa eta talde aktibista antolatzaileekin bat egin duen arren, Chomskyren saltoki politiko nagusiak hezkuntza eta argitalpena dira. Idazlan politiko ugari eskaintzen ditu, eta baita doako ikasgaiak eta hitzaldiak ere, kontzientzia politiko zabalagoa bultzatzeko. Munduko Industri Langileen nazioarteko
sindikatu
ko kidea da.
Estatu Batuetako kanpo politika
aldatu
aldatu iturburu kodea
Chomsky estatubatuar
inperialismoa
ren kritiko nabarmena izan da.
Ameriketako Estatu Batu
etako
kanpo politika
ren oinarrizko printzipioa, Estatu Batuek ekonomikoki eta politikoki kontrolatzen duten "gizarte irekiak" ezartzea dela uste du, AEBetan oinarritutako negozioak aurrera egin dezaten.
Haren esanetan, AEBek bere interesekin bat ez datozen herrialde horietako mugimendu guztiak kendu nahi dituzte, eta AEBekiko errespetuzko gobernuak boterean kokatzen direla ziurtatu. Egungo gertaerak eztabaidatzerakoan, bere lekua ikuspegi historiko zabalago baten barruan kokatzen du. Bere ustez, AEBetako eta Britainia Handiko kanpoko ustiapenen kontu historiko ofizialek, zigortu egin dituzte nazioen ekintzak etengabe zuritzen, demokrazia hedatzeko edo beste kasu batzuetan
kristautasuna
zabaltzeko; kontu horiek kritikatuz, zuzendu nahi ditu. Sarritan aipatzen dituen adibide aipagarriak Britainia Handiko Inperioak India eta Afrikan izan zituen ekintzak dira, eta AEBek Vietnam, Filipinak, Latinoamerika eta Ekialde Hurbilean egindako ekintzak dira.
Chomskyren lan politikoa bereziki Estatu Batuetako ekintzak kritikatzen izan da. Esan du AEBetan ardazten dela, herrialdeak militarki eta ekonomikoki munduan menperatu duelako bere bizitza denboran, eta bertako hauteskunde sistema
demokratiko
liberala
k herritarrei gobernuaren politikan eragina izatea ahalbideratzen duelako. Bere itxaropena da, AEBetako atzerriko politikek eurek kaltetutako populazioengan duten eraginaz kontzientziatuta, AEBetako eta beste herrialde batzuetako biztanleek politika horren aurka jotzea. Gobernuen motibazioak, erabakiak eta ekintzak kritikatu ditzatela eskatzen dio jendeari, beren pentsamendu eta ekintzen erantzukizuna onartu dezaten, eta beraientzako dituzten estandar berberak besteei aplikatzea.
Chomskyk kritikatu egin du AEBek
Israel
en eta
Palestina
ren arteko gatazkan izandako inplikazioa, argudiatuz etengabe blokeatu duela bake-konponbidea.
34
Halaber, kritikatu egiten ditu AEBek
Saudi Arabia
rekin duten harreman estua eta Saudi Arabiak
Yemen
en zuzendutako esku-hartzean izandako inplikazioa, azpimarratuz Saudi Arabiak "munduko
giza eskubide
en errekorrik groteskoenetako bat" duela.
35
Chomskyk
Errusia
Ukraina
ren aurkako inbasioa eraso kriminaltzat jo zuen, Errusiak
gerra krimen
larriak egiten ari zela herrialdean adieraziz. Ukrainaren autodefentsaren aldeko babesa zilegitzat jo zuen, eta Ukrainari laguntza militar nahikoa eman behar zitzaiola bere burua defendatzeko gehituz, baina ez nahikoa "eskalada" eragiteko.
36
Gerraren aurkako kritikak Estatu Batuetan zentratu ziren.[196] AEBek Errusiarekin edozein konpromiso baztertu zutela, eta horrek inbasioa eragin zezakeela salatu zuen. Chomskyren arabera, AEBek Ukrainari armak ematen ari zitzaizkion soilik Errusia ahultzeko, eta Ukrainaren arma astunak eskaerak faltsuak ziren, "mendebaldeko propaganda", nahiz eta
Volodymyr Zelensky
Ukrainako presidenteak behin eta berriz eskatu.
37
Inbasioaren urtebete baino gehiago igaro ondoren, Chomskyk argudiatu zuen Errusiak gerra "humanitate handiagoz" egiten ari zela, AEBren
Irak
eko inbasioan baino.
38
Kapitalismoa eta sozialismoa
aldatu
aldatu iturburu kodea
Chomskyk
kapitalismoa
rekiko eta aberastasun materiala lortzeko desatsegintasua garatu zuen bere gaztaroan. Aldi berean, mespretxua handitu zitzaion
sozialismo
autoritarioarentzat, Sobietar Batasuneko politika marxista-leninistek irudikatuta. AEBetako ekonomialarien iritzi komuna onartu beharrean, estatuaren ekonomiaren jabetza osoaren eta jabetza pribatu osoaren artean espektro bat dagoela onartu beharrean, iradokitzen du espektro bat ulertu behar dela ekonomiaren kontrol demokratiko osoan edo kontrol autokrata osoan (estatukoa edo pribatua izan). Azaltzen du Mendebaldeko herrialde kapitalistak ez dira benetan demokratikoak, izan ere, bere ustez, gizarte benetan demokratiko baten pertsona guztiek beren iritzi politika ekonomiko publikoa adierazteko aukera dute.
Elite
agintarien aurka agertu da, hala nola
Nazioarteko Diru Funtsa
Munduko Bankua
eta
GATT
(OMEren aitzindaria) bezalako erakundeak.
Noam Chomsky 1977an
Chomskyk azpimarratzen duenez, 1970eko hamarkadaz geroztik, AEBetan gero eta
desberdintasun ekonomiko
handiagoak daude, hainbat finantza araudi indargabetu eta
Bretton Woods
-en finantza kontrolaren akordioa berriro baliogabetu dutelako.
AEBak alderdi bakarreko estatu gisa kalifikatzen ditu, bai alderdi errepublikanoa eta bai
alderdi demokratiko
a interes korporatibo eta finantzarioek kontrolatutako "negozio alderdi" bakarraren adierazpen gisa ikusiz.  Chomskyk azpimarratu du, mendebaldeko demokrazia kapitalista liberalen artean, gutxienez biztanleriaren% 80k ez duela erabaki ekonomikoen gaineko kontrola, zuzendaritza klase baten esku baitago eta azken batean, elite aberats txiki batek kontrolatuta.
Horrelako sistema ekonomikoarekin lotura duela ohartuta, Chomskyk uste du aldaketa posible dela, arazoa ulertzen duten eta ekonomia modu bidezkoagoan berrantolatu nahi duten jende askoren lankidetza antolatuaren bidez. Komunikabideen eta gobernuaren korporazioen nagusitzeak, sistema honi aldaketa garrantzitsuak eragiten dituela aitortuz, baikortasun arrazoia ikusten du adibide historikoetan: esklabutzaren gaitzespen soziala ezmorala dela, emakumeen eskubideen aurrerapenak, eta gobernuak inbasioak justifikatzera behartzerakoan." Ahal izanez gero, gobernua aldatzeko iraultza bortitza saihestea hobesten du,  ahal bada azken errekurtso gisa hartuz, eta iraultza historikoen adibidea aipatzen du, non biztanleriaren ongizatea okertu egin zen.
Chomskyk ideia sozialista libertarioak eta anarko-sindikalistak,
Ilustrazioa
ren Aroko ideia
liberal
klasikoen ondorengoak direla ikusten ditu, bere jarrera ideologikoa gizakiaren izaera libertario eta sortzailea elikatzen duela argudiatuz. Etorkizun anarko-sindikalista bat aurreikusten du,
langile
en kontseiluek langileen
ekoizpen
-bitartekoen eta gobernuaren kontrol zuzena dutenak, batzar orokorretan elkartzeko aukeratuko baitzituzten ordezkariak. Autogobernu horren xedea da herritar bakoitza,
Thomas Jefferson
en hitzetan, "gobernu gaietan parte-hartzaile zuzena izatea". Bere ustez,
alderdi politiko
en beharrik ez da izango. Beraien bizitza produktiboa kontrolatuz, pertsonek lanerako gogobetetasuna eta helburuak betetzeko  sentsazioa lor ditzaketela uste du. Lanpostu desatseginak eta gogokoak ez direnak guztiz automatizatuak izan litezkeela argudiatzen du, ordainsari bereziak dituzten esku utziz, edo guztion artean partekatuz.
92 urterekin aktibo jarraitzen du, munduan hitzaldiak eta elkarrizketak emanez. Beti bezala, pentsamendu mailan boteretsuak eta haien apologistak desafiatuz.
39
2021ean Marv Waterstone Arizonako Unibertsitateko irakaslearekin batera argitaratu duen
Kapitalismoaren ondorioak: fabrikazioarekiko nahigabea eta erresistentzia
Consequences of Capitalism: Manufacturing Discontent and Resistance
) liburuan, aldaketa sozialaren inguruan
Karl Marx
en zulatzen ari den sator zaharra dakar gogora, modu eta bide ezberdinetan egin dezakeelako aurrera: "Justu lurrazalaren azpian dago. Honen inguruan pentsatzeko, ez duzu nagusi baten mendekoa zertan izan, zure bizitza gobernatu dezakezu, zure enpresak; horrek guztiak lurrazalera gerturatzen zaitu."
39
Israelgo eta Palestinako gatazka
aldatu
aldatu iturburu kodea
Chomskyk ugari idatzi du Israel-Palestina gatazkari buruz, publikoa horren inguruan kontzientzia pizteko helburuarekin.
40
Sionista
laborista izan zen garai baten, gaur egun sionistaren aurkakoa bilakatu dena, eta Israelek okupatutako
Zisjordania
n dauden asentamendu israeldarrak kritikatu ditu, kolonia batekin alderatzen baititu.
41
Esana du 1947ko
Nazio Batuen
Palestinako Banaketa Plana erabaki txarra izan zela, baina egoeraren politika-erreala kontuan hartuta, Palestina-Israel bi estatuko irtenbidea ere aztertu du, estatu-nazioak baldintza berdinetan existitzen baldin badira.
42
Chomsky, 2003ko Munduko Gizarte Foroan (
Porto Alegre
).
Chomskyk esan du Israelek palestinarrei ematen dien tratua
apartheid
gisa sailkatzea dela bidezkoena,
Hegoafrika
n zegoen sistemaren antzekoa, "Israelentzako oparia" litzatekeela, aspalditik uste baitu "Okupatutako Lurraldeak Hegoafrika baino askoz okerragoak" direla.
43
Hegoafrikak bere biztanleria beltzaren menpe zegoen lanerako, baina Chomskyk dio gauza bera ez dela gertatzen Israelekin. Bere ustez, okupazioaren pean dauden palestinarren egoera biziezina bihurtu nahi baitu, batez ere Zisjordanian eta Gazako zerrendan, non "ankerkeriak" egunero gertatzen diren.
44
Halaber, argudiatzen du Hegoafrikak ez bezala, Israelek ez duela nazioarteko komunitatearen onespena bilatu, baizik eta
AEB
en laguntzan soilik oinarritzen dela. Chomskyk esan du Israelek zuzendutako Gazako zerrendaren blokeoak "
kontzentrazio-esparru
" bihurtu duela, eta Yeshayahu Leibowitz israeldar intelektualak 1990eko hamarkadan Palestinako lurraldeen okupazio jarraituak israeldar juduak "judeo-
nazi
" bihur ditzakeela ohartarazi zuenaren antzeko beldurrak adierazi ditu. Chomskyk dio baita Leibowitzen abisua "okupazio jarraituaren, jendearen umiliazioaren, degradazioaren eta Israelgo gobernuaren eraso terroristen isla zuzena" zela.
45
Halaber, AEBak estatu bortitz bat dela esan du, palestinarren aurkako "ankerkeriak" babestuz indarkeria esportatzen duena, eta Amerikako komunikabide nagusiak,
CBS
barne, "Israelgo propaganda agentziak" bezalakoak direla.
43
Chomskyri Zisjordanian sartzea ukatu zioten 2010ean, Israelen aurkako kritikengatik.
46
Bir Zeit Unibertsitatean hitzaldi bat ematera gonbidatu zuten eta Salam Fayyad Palestinako lehen ministroarekin bildu behar zuen. Israelgo Atzerri Ministerioko bozeramaile batek geroago esan zuen Chomskyri sarrera ukatu ziotela akats baten ondorioz.
47
1983ko “Zorigaiztoko triangelua” (
The Fateful Triangle
) liburuan, Chomskyk Palestinako Askapenerako Erakundea kritikatu zuen bere "autosuntsiketa" zein "izaera suizida" zirela eta, gaitzetsiz bere "borroka armatuaren" eta "indarkeria irregularraren" programak.
Arabiar
gobernuak ere kritikatu zituen "duinak" ez zirelako. Chomskyk guraso
sionista
aktibista sakonekin izandako heziketa judua deskribatu zuenaren arabera, ikuspuntuek eztabaida eta kritikak eragin dituzte,
48
Kibbutz
imetan eta lankidetza bi-nazional sozialistan errotuta daudelako. 2014ko
Demokrazia Orain
! saioan emandako elkarrizketa batean, Chomskyk esan zuen
Hamas
en gutunak, Israel suntsitzea eskatzen zutenak, "ia ezer ez zutela esan nahi", "1988an setiatuta eta erasotuta zegoen pertsona talde txiki batek" sortutakoa zirelako. Eta
Likud
alderdiaren hauteskunde programarekin alderatu zuen: "esplizituki adierazten baitu ezin dela inoiz Palestinako estaturik egon
Jordan ibaia
ren mendebaldean. Eta ez dute beren gutunean adierazten bakarrik, Palestina suntsitzeko deia da, horretarako dei esplizitua".
49
Albistegiak eta propaganda
aldatu
aldatu iturburu kodea
Chomskyren idatzi politikoak
ideologia
botere sozial eta politikoa
, komunikabideak eta estatuaren politika izan dira.
50
Bere lanik ezagunenetako bat,
Fabrikazio
baimendua, komunikabideek espektro politikoan estatuak finkatzeko eta bereganatzeko eginkizuna xahutzen du, kontrako ikuspuntuak baztertzen dituen bitartean. Chomskyk dio zentsuraren bertsio hau, "merkatu askeko" indarrek gobernuak gidatutakoa, sotilagoa eta zailagoa dela
Sobietar Batasun
eko propaganda sistema baliokidea baino. Bere esanetan, prentsa nagusia korporazioen jabetzakoa da eta, beraz, lehentasun eta interes korporatiboak islatzen ditu.
Amerikar kazetari asko saiatuak eta zentzudunak direla onartu arren, argudiatzen du komunikabideek gaiak aukeratzeko orduan, estaldura horrekin ezarritako premisak, eta adierazten diren iritzi sorta, estatuaren ideologia indartzera mugatzen direla: nahiz eta komunikabideek politikari indibidualak eta alderdi politikoak kritikatu, ez du estatuko eta sozietateen arteko lotura zabala ahulduko. Froga gisa, AEBetako komunikabideek ez dutela kazetari edo kritikari politiko sozialistarik enplegatzen nabarmendu du.
Era berean, AEBetako komunikabide nagusiek baztertu dituzten albiste garrantzitsuen adibideak ere aipatzen ditu, hauen berri emateak herrialdea gaizki islatuko lukeelako, besteak beste,
Pantera Beltz
en
Fred Hampton
en hilketa
FBI
ren inplikazio posiblearekin, edo
Nicaragua
n AEBek finantzatutako Kontrak egindako sarraskiak, edo israeldarren heriotzei buruzko etengabeko aipamenak, gatazka hartan Palestinako heriotza kopuru handiagoaren berri baliokidea eman gabe. Egoera hori konpontzeko, Chomskyk komunikabideen oinarrizko kontrol demokratikoa eskatzen du.
Chomskyk
konspirazioaren teoria
gehienak fruitugabeak jotzen ditu, politikaren eraketari buruz pentsatzea desbideratzen dituena erakunde-esparru baten, non banakako manipulazioa gizarte-premia handiagoen bigarren mailakoa den. Zuzenean baztertu ez dituen arren, botereari modu nabarmenean erronka botatzeko ez dute baliorik  Bere ideiak konspirazioaren teoria gisa etiketatzeari erantzunez, Chomskyk esaten du oso arrazionala dela komunikabideek informazioa manipulatzea saldu ahal izateko, beste edozein negozio bezala. Galdetzen du ea
General Motors
-i konspiratzailea dela leporatuko ote dioten, bere produktua saltzeko zer erabili edo baztertu duen aukeratzerakoan.
Beste alor batzuk
aldatu
aldatu iturburu kodea
Cambridge
ko Massachusetts Institute of Technologyko kupula handia. Chomsky 1955ean bertan hasi zen irakasle.
Chomskyk hainbat
filosofi
arlotan ere jarduera handia izan du, hala nola filosofia kognitiboan,
hizkuntza
ren filosofian eta
zientziaren filosofian
. Esparru horietan, "iraultza kognitiboa"
paradigma
aldaketa esanguratsua izan zen. Garai hartako metodologia filosofiko nagusia zen
positibismo logikoa
baztertu egin zuen, eta filosofoen
lengoaia
eta
pentsamendua
birformulatu zituen.
51
Chomskyk iraultza kognitiboa XVII. mendeko ideal
arrazionalist
etan sustraituta dagoela ikusi zuen.
52
Bere posizioak —pentsatzen du adimenak hizkuntza, pertzepzioa eta pentsamendua ulertzeko berezko egiturak dituela—  arrazionalismoarekin (Ilustrazioarekin eta Kartesiarrekin) zerikusi handiagoa du konduktibismoarekin baino.
53
Bere lan garrantzitsuenetako bat honela izendatu zuen:
Linguistika kartesiarra: pentsamendu arrazionalistaren historiaren kapitulu bat
(1966)
54
. Hizkuntzaren filosofian, Chomsky bereziki da ezaguna giza hizkuntzan erreferentzia eta esanahiaren nozioa kritikatzen dituelako, eta adimen irudikapenen izaerari eta funtzioari buruz duen ikuspegiarengatik.
Chomskyk 1971an giza izaerari buruzko
eztabaida
ospetsua izan zuen
Michel Foucault
filosofo frantziarrarekin, sinbolikoa izan zen Chomsky
filosofo
analitikoaren prototipikoa gisa agertzeko Foucaulten aurka, tradizio
kontinental
aren defendatzailea zena. XX. mendeko bi moral eta intelektual ospetsuren arteko ezberdintasun bateraezinak erakusten zituen. Foucaulten jarrera kritikaren araberakoa zen: gizakia ezin dela ulertu gaur egun atzerritar gisa pentsatuz; Chomskyk, berriz, gizakiaren izaerak justizia moralaren arau arrunta bezalako unibertsaltasunak zituela zioen, arrazoimenaren bidez gizakiaren beharrak arrazionalki oinarritzat hartuta. Chomskyk orokorrean
postmodernismoa
eta Frantziako filosofia kritikatu zituen, argudiatuz ezkerreko filosofo postmodernoen hizkuntza ilunak langileen klaseei laguntza gutxi ematen diela. Filosofo analitikoekin ere eztabaidatu zuen, tartean, Tyler Burge, Donald Davidson, Michael Dummett, Saul Kripke, Thomas Nagel,
Hilary Putnam
Willard Van Orman Quine
eta
John Searle
Chomskyren ekarpenak
intelektual
en eta munduko historiaren barnean daude, filosofiaren historia barne
55
. Ironia haren idazkeraren ezaugarri errepikakorretako bat da, sarritan bere irakurleek hobeto ezagutzen dutela suposatzen baitu, eta horrek bere aldarrikapenen egiazkotasunean gehiago inplikatzen du.
Bizitza pertsonala
aldatu
aldatu iturburu kodea
Chomskyk bere familiako bizitza, hizkuntzalari lanbidea eta aktibismo politikoa bata bestetik bereizteko ahalegina egin du, bere buruari "politika ikasgelatik kanpo zehazki mantentzea" ezarrita.
56
Oso pertsona pribatua da, ez du interesik agerraldietan parte hartzeko ez eta bere lanak eman dion ospean. Era berean, arte modernoan eta musikan interes gutxi du. McGilvrayk aditzera ematen du Chomsky ez dela inoiz motibatu ospearen grinaz, baizik eta egiatzat jotzen duena kontatzeaz, eta besteei laguntzeko nahiak horretara bultzatzen duela. Chomskyk aitortu du bere soldatak bizitza pribilegiatua ematen diola munduko biztanleriaren gehiengoaren alderatuz. Hala ere, "langiletzat" hartzen du bere burua, adimena erabiltzen duena lanerako trebetasun bezala. Egunero lauzpabost egunkari irakurtzen ditu: AEBetan,
The Boston Globe
The New York Times
The Wall Street Journal
Financial Times
eta
The Christian Science Monitor
ren harpidedun da. Ez da erlijiosoa, baina erlijio mota batzuen onarpena adierazi du, esaterako,
askapenaren teologiarena
Wasserman eta Chomsky 2014an
Chomskyk eztabaida piztu du finkatutako pertsona politiko eta akademikoei "ustel", "faxista" eta "iruzurgile" deitzeagatik.
Steven Pinker
bere lankideak esan du "berarekin ados ez dauden pertsonak ergel edo gaizto moduan erretratatzen dituela, bere erretorikan mespretxua nahastuz", eta horrek kritikoengatik jasotzen dituen muturreko erreakzioak sortzen dituela.
57
Chomskyk saihestu egiten du
konferentzia akademikoetara
joatea, baita ezkertiarrak izanda ere, hala nola, Sozialisten Irakasleen Konferentzia. Nahiago izaten du talde aktibistei hitz egitea, edo  publiko zabalarentzako unibertsitate mintegiak egitea. Askatasun akademikoan oinarritutako planteamendutik,  berak deitoratzen dituen MITeko irakasleen aurka egindako ekintzak ukatu ditu; 1969an, Chomskyk jakin zuenean
Walt Rostow
, Vietnamgo gerraren arkitekto garrantzitsu bat, MITera lanera itzuli nahi zuela, mehatxu egin zuen "publikoki protesta egiteko" Rostowi MITek lana ematen ez bazion. 1989an,
John Deutch
Pentagonoko aholkulariak MITko presidente izatea eskatu zuenean, Chomskyk bere hautagaitza babestu zuen. Geroago, Deutch CIAko buru bilakatu zenean,
The New York Times
ek Chomsky aipatzen zuen esanez: "Inoiz ezagutu dudan edozein pertsona baino zintzotasun eta osotasun gehiago du... Norbaitek CIA zuzentzen badu, harro nago bera bada.”
Chomsky Carolekin (
Carol Doris Schatz
jaioa) egon zen ezkonduta 1949tik 2008an alargundu zen arte.
58
Hiru seme-alaba izan zituzten:
Aviva
(1957), Diane (1960) eta Harry (1967)
59
2014an, Chomsky Valeria Wassermanekin ezkondu zen,
60
São Pauloko Unibertsitate
ko Ikasketa Aurreratuen Institutuko itzultzailearekin.
61
2015etik etxe bat dute Wassermanen jaioterrian,
Brasil
en. Judith Chomsky eta Marvin J. Chomsky Noam Chomskyren lehengusuak dira.
62
2023an, Chomskyk
iktus
larri bat izan zuen eta sendatzeko São Pauloko (Brasil) ospitale batera eraman zuten hegazkinez. Ezin du ibili edo komunikatu, eta horrek bizitza publikora itzultzea ezinezkoa bihurtzen du,
63
baina
Gazako gerra
bezalako gertaerak jarraitzen ditu.
64
2024ko ekainean eman zioten alta etxean sendatzen jarraitzeko. Hilabete berean, Chomsky sare sozialetan agertu zen bere heriotzaren berri faltsuen artean. Aldizkako argitalpenek hil-ohar goiztiarrak kendu zituzten. 2025eko azaroan, Chomsky oraindik Brasilen suspertzen ari zela jakinarazi zen.
65
Jeffrey Epsteinekin adiskidetasuna
aldatu
aldatu iturburu kodea
2025eko azaroan Ordezkarien Ganberako Gainbegiratze Batzordeak argitaratutako
Jeffrey Epstein
en mezu elektronikoek agerian utzi zuten Chomskyk harekin adiskidetasuna egin zuela Epstein 2008an kondenatu ondoren, eta gutxienez 2017ra arte harremanetan jarraitu zuela harekin.
66
67
68
Gutun batean, Epstein "lagun oso baliotsua eta truke zein estimulazio intelektualaren iturri erregularra" zela idatzi zuen.
69
2025eko abenduan, Kongresuak Chomsky eta
Steve Bannon
en argazki bat argitaratu zituen Epsteinen ondaretik
70
eta beste bat Epsteinekin batera bere hegazkin pribatuan hegan egiten erakusten zuena.
71
Fitxategiak argitaratu aurretik, esan zuen 270.000 dolar inguru jaso zituela Epsteinekin lotutako kontu batetik, bere emazte Carol hil ondoren funts komunak sailkatzen ari zela. 2016an, Epsteinek Chomsky eta bere emaztea, Valeria Wasserman,
New York
en edo
Karibe
an biltzera gonbidatu zituen. Chomskyk erantzun zuen: «Valeria betidanik izan da New Yorken zalea. Nik Karibeko uharteaz amets egiten dut». 2019an, Epsteinek Chomskyk 2008ko bere aitorpen akordioaren ondoren komunikabideen azterketa kudeatzeko eman zizkion aholkuak aipatu zituen: "Aurrera egiteko modurik onena alde batera uztea da... Hori bereziki egia da orain emakumeen tratu txarren inguruan sortu den histeria dela eta, akusazio bat zalantzan jartzea ere hilketa baino okerragoa den punturaino iritsi baita".
72
Chomskyk Epsteinekin kontsultatu zuen bere finantza aholkulariari jada ordaindutako 187.000 dolarreko ordainketa bati buruzko mezu elektroniko bat idazteko aholkua eskatuz. Chomsky Bannonekin ere harremanetan jarri zen Epsteinek emandako helbide elektroniko bat erabiliz.
73
2026an, Valeria Wassermanek idatzi zuen Chomskyren eta Epsteinen arteko harremana "akats larria" izan zela, eta bere zein Chomskyren izenean
barkamena
eskatu zuen, idatziz: "Oso kezkagarria izan zen biok konturatzea lagungarri gisa aurkezten zen norbaitekin harremanetan jarri ginela, konturatu gabe ekintza kriminal, inhumano eta perbertituen bizitza ezkutua zeramala".
74
Onarpena eta eragina
aldatu
aldatu iturburu kodea
Chomsky Mendebaldeko figura intelektual ezinbestekoa da, hizkuntzalaritzaren eremuan bereziki, eta baita zientzia kognitiboetan, informatikan, filosofian eta psikologian ere.
75
Bere garaiko intelektual nagusietakotzat hartua izateaz gain, ondare bikoitza du, hizkuntzalaritza arloko "buruzagia" alde batetik, eta "ilustrazioaren eta inspirazioaren figura"
disidente
politikoen iritziz, bestetik. Arrakasta akademikoa izan arren, bere ikuspuntu politikoak eta aktibismoak komunikabideen aparatu nagusien mesfidantza eragin du, eta "onargarritasunaren kanpoko bazterrean" dagoela ikusten dute. Haren lanaren onarpena haren irudi publikoarekin lotzen da, hots, anarkista, kidea, historialaria, judua, hizkuntzalaria eta filosofo gisa.
76
Noam Chomsky Pazifikoko Unibertsitateko ekitaldi akademiko batean
Akademian
aldatu
aldatu iturburu kodea
McGilvrayren iritziz, Chomskyk hizkuntzalaritzan "
iraultza
kognitiboa
" inauguratu zuen, eta erantzule nagusia da eremua
zientzia natural
, formal natural bezala ezarri izanaz, 20. mendean nagusi zen
hizkuntzalaritza
estruktural
aren forma prozeduratik aldenduz. Hori dela eta, batzuek Chomsky hizkuntzalaritza modernoaren aitatzat hartu dute. John Lyons hizkuntzalariak dioenez, Chomskyren hizkuntzalaritza arloko pentsamendua eskola "dinamikoena eta eraginkorrena" bihurtu zen, argitaratu eta hamarkada batzuen buruan.
77
1970eko hamarkadan bere lanek eragin handia izan zutela filosofian, eta
Minnesota Estatuko Moorhead Unibertsitateko
inkestak
Syntactic Structures
zientzia kognitibo
en lan garrantzitsuena zela sailkatu zuen.
78
Gainera,
automaten teorian
egindako lanak eta Chomskyren hierarkiak, oso ezaguna egin dute
informatika zientzietan
, eta
hizkuntzalaritza konputazionalean
asko aipatzen da.
79
Chomskyren giza portaeraren kritikak nabarmen lagundu zuen
psikologia konduktista
ren gainbeheran. Gainera, oro har, zientzia kognitiboaren eremuaren sortzaile nagusietakoa da.
Psikologia ebolutiboaren
inguruko argudio batzuk bere ikerketen emaitzetatik eratorritakoak dira: giza gaitasuna.
Psikologia ebolutiboaren inguruko argudio batzuk bere ikerketen emaitzetatik eratorritakoak dira.
Nim Chimpsky
, Columbia Unibertsitatean
animalien hizkuntza
ikasteari buruzko azterlan baten txinpantzeari, izena jarri zitzaion Chomskyk hizkuntza bereganatzeak gizakien gaitasun berezi gisa zuen ikuspegia aipatuz.
Donald Knuth
ACM Turing Sariaren
irabazleak zioenez, Chomskyren lana baliagarria da arlo askotako interesak konbinatzen, hala nola matematika, hizkuntzalaritza eta informatika.
IBM
ko
John Backus
zientzialari informatikoak, hura ere Turing Sariaren irabazlea, Chomskyren kontzeptu batzuk erabili zituen goi mailako ordenagailuen
FORTRAN
programazio ospetsua garatzen laguntzeko.
Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria
ren 1984ko irabazleek —
Georges JF Köhler
César Milstein
eta
Niels Kaj Jerne
— haren eredu generatiboa erabili zuten giza sistema inmunologikoa azaltzeko, sormen gramatikal baten osagaiak berdinduz proteinen egituren ezaugarriekin. Chomskyren gramatika sortzaileen teoriak eragina izan du, baita
musikaren teorian
eta analisian lanetan ere.
MIT
-ko prentsa ohar batek adierazi zuen Chomskyk
Arte eta Humanitateen Aipamen Indizean
1980tik 1992ra bitartean beste edozein zientzialari baino maizago aipatu zela. Chomskyk aipamen ugari jaso zituen aldi berean
Gizarte Zientzien Aipamen Indizeetan
eta
Zientzien Aipamen Indizeetan
garai horretan, ikerketa egin zuen bibliotekariaren arabera estatistikek honakoa erakusten dutela: "diziplinen artean oso irakurria da, eta bere lana hainbat arlotako ikerlariek erabiltzen dute... badirudi ezin dela artikulurik idatzi, Noam Chomsky aipatu gabe". Haren eraginaren ondorioz, Chomskyren aldeko eta aurkako hizkuntzalaritza kanpalekuak daude, eta bi esparruen arteko auziak sarritan haserreak sortzen ditu.
Politikan
aldatu
aldatu iturburu kodea
Chomskyren estatusak "bizi den autore aipatuena" gisan bere idatzi politikoei zor dio, hizkuntzalaritzari buruzko idatziak gainditzen dituelako.
80
Wolfgang B. Sperlich biografoak dioenez "jende garaikidearen txapeldunik aipagarrienetariko bat" da.
John Pilger
kazetariak, berriz, "benetako jendearen heroia" gisa deskribatu du, eta askatasunaren alde duintasunez borrokatzen dutenen inspirazioa. Marjinetan dagoen jende askoren ustez —aktibistak eta mugimenduetakoak—, hutsik gabeko babesa da.
Arundhati Roy
k “gure garaiko pentsalari publiko erradikal handienetakotzat" jo du eta
Edward Said
"botere bidegabe eta iruzurtzailearentzat erronkarik esanguratsuenetako bat" dela uste du.
Fred Halliday
k dio XXI. mendearen hasieratik Chomsky "
guru
" bilakatu zela munduko mugimendu antikapitalista eta antiinperialistentzat. Berak eta Hermanek garatutako hedabideen kritika eredua oso onartua da hedabideen kritika erradikaletan, eta zenbait mailatako hedabideen kritika nagusietan. Halaber, Internetek ere bai, haren lana zabaltzen laguntzen duelako.
Sperlichek gaineratzen du haren izena zikindu dela interes korporatiboengatik, bereziki prentsa konbentzionalean. Historia eta zientzia politikoetako unibertsitate-departamenduek nekez sartzen dute Chomskyren lana beren graduko programetan. Kritikariek argudiatu dutenez, gai sozial eta politikoak modu zabalean argitaratu arren, Chomsky ez da aditua arlo formaletan. Berak erantzun du horrelako gaiak ez direla
gizarte zientzialari
askok dioten bezain konplexuak, eta ia denek gai direla hori ulertzeko akademikoki prestatuak izan ala ez. McGilvray-ren arabera, haren kritikari askori "ez zaie axola bere lana aipatzea, edo testuingurutik kanpo uztea, distortsionatzea eta Chomskyren testuan sostengatu ezin diren gizaki ergelak sortzea".
81
Kritikak jaso zituen Bosniako Gerrako
Srebrenicako sarraskia
ri "
genozidio
" ez deitzeagatik,
82
hitza baliogabetu egingo zelako esan baitzuen, eta ukatu egin zuen Ed Vulliamyk
Bosnia
n kontzentrazio esparruen zeudela zioenean. Bere iruzkinen ondorengo zuzenketa editoriala, kapitulaziotzat hartuta,
Balkanetako
hainbat begiralek kritikatu zuten.
Chomsky (betaurrekoekin) eta emazte Valeria (ondoan), Nuclear Age Peace Fundazioko David eta Carolee Krieger-rekin (2014)
AEBetako kanpo politikaren eta boterearen zilegitasunaren inguruan egin dituen kritikek eztabaida sortu dute. AEBetako gobernuaren Informazio
Askatasunari Buruzko Legearen (FOIA)
eskaeraren arabera lortutako dokumentu batek agerian utzi zuen Inteligentzia Zentraleko Agentziak (
CIA
) bere jarduna kontrolatu zuela, nahiz eta urteetan hori ukatu. Halaber, CIAk Chomskyren fitxategiak suntsitu egin zituen une batean, ziurrenik lege federala urratuz.
83
Sarritan polizia babes kamuflatua izan du MITen eta Ekialde Hurbilean hitz egitean, baina polizia uniformedun babesa ukatu du.
Der Spiegel
egunkari alemaniarrak Chomsky "amerikarren aurkako gorrotoaren
aiatola
" gisa deskribatu zuen, eta
David Horowitz
komentarista
kontserbadorea
k "Amerikar gorrotatuena, maltzurrena eta... Amerikako intelektual traidoreena" izendatu, bere lana "antiamerikar dementziaz” beteta dagoelako, "bere herrialdearekiko gorroto patologikoa" erakusten duela.
Commentary
aldizkarian idaztzi zuenean Jonathan Kay kazetariak, Chomsky "estatubatuar antiamerikar monomaniakoa" gisa deskribatu zuen, edozein estatubatuar buruzagik esaten duen guztia ukatzen duelako".
84
Chomskyk Israeli egindako kritikak judu herriaren traidoretzat eta
antisemita
tzat hartua izan da. Chomskyk gizabanakoen
Holokaustoa
ren ukaziorako eskubidea defendatzen duela adierazi zuen, adierazpen askatasuna ikuspegi guztietara hedatu behar delako. Horregatik,
Werner Cohn
ek Chomsky "mugimendu
neonazi
staren zaindari garrantzitsuena" izendatu zuen.
85
Defentsaren Aurkako Liga (ADL)
, haren jardunaren jarraipena egitea leporatu diotena, Holokaustoaren ukatzaile deitu zion, deskribatu zuen "harrotasun intelektualaren iruzurra, ezin duelako bereizi gizarte totalitario eta demokratikoen artean, zapaltzaileen eta biktimen artean". Aldiz, Chomskyk ADL Israelen demokraziaren aurka dauden "estalinista klaseak" direla aldarrikatu du.
Alan Dershowitz
abokatuak, Chomsky "ezkerreko profeta faltsua" dela dio; Chomskyk ordea, Dershowitz "oso gezurtia" dela erantzun zion, "bizitzaren denbora asko ematen duelako
jihad
zoro batean dabilela bere ospea suntsitu nahian". 2016ko hasieran,
Recep Tayyip Erdoğan
Turkiako presidenteak Chomskyri  publikoki errieta egin zion gutun ireki bat sinatu ondoren, bertan Erdoğan kondenatzen zelako kurduen errepresioagatik eta terrorismoari buruzko arau bikoitzagatik. Chomskyk Erdoğan hipokritatzat salatu zuen, Erdoğanek al-Qaedako Siriako afiliatu al-Nusra Frontea onartzen duela ohartuta
86
2020ko otsailean, Arabiar Emirerri Batuetako
Abu Dhabi
ko 2020ko Hay Festival jaialdira joan aurretik (Emiratoko literatur eta arte jaialdi handienetakoa da), Chomsky,
Stephen Fry
eta
Jung Chang
bezalako autore ospetsu batzuek adierazpen askatasuna urratzeagatik kondenazio eskutitz bat sinatu zuten, Ahmed Mansoor Giza Eskubideen aldeko ekintzailea atxilotzea deitoratuz.
87
Lorpen akademikoak, sariak eta ohoreak
aldatu
aldatu iturburu kodea
1970ean,
London Times
egunkariak Chomsky "XX. mendearen egileetako bat” izendatu zuen. Munduko intelektual publiko garrantzitsuena bozkatu zuten 2005ean
Global Intellectuals Pol
en. Inkesta batera egin zuten
Foreign Policy
aldizkari estatubatuarrak eta
Prospect
aldizkari britainiarrak. Estatu Batuetako
New Statesman
aldizkariaren irakurleek 2006an munduko heroirik nagusienen artean zerrendatu zuten.
88
Honako erakunde estatubatuarretako kidea da:
National Academy of Sciences
American Academy of Arts and Sciences
Linguistic Society of America
American Philosophical Association
eta
American Association for the Advancement of Science
89
Atzerrian, erakundeotan dihardu:
British Academy
British Psychological Society
n ohorezko kide da,
Deutsche Akademie der Naturforscher Leopoldina
, eta Serbiar Zientzi eta Arte Akademiako Gizarte Zientzien Sailekoa.
90
Jaso dituen sarien artean: 1971n,
Guggenheim Fellowship;
1984an,
American Psychological Association Award for Distinguished Contributions to Psychology
; 1988an,
Kyoto Prize in Basic Sciences
; 1996an, Helmholtz domina; 1999an, Ordenagailuko eta Zientzia kognitiboko Benjamin Franklin domina
91
; 2010an, Erich Fromm Saria
92
; eta Britaniar Akademiaren 2014ko Neil eta Sara Smith Hizkuntzalaritza-domina
93
. Asiatic Society-ren Rabindranath Tagore Mendeurrenaren saria eta, era berean, bitan jaso du NCTE George Orwell Award for Distinguished Contribution to Honesty and Clarity in Public Language (1987an eta 1989an).
Chomsky David Krieger Nuclear Age Peace Foundation-eko presidentearen eskutik sari bat jasotzen 2014n
Chomskyk
Carl-von-Ossietzky
2004 saria jaso zuen
Oldenburg
hirian (Alemania), analista politiko eta komunikabideen kritikari gisa egindako lana aitortzeko.
94
2005ean ohorezko domina jaso zuen Dublin University Collegeko Literatura eta Historia Sozietatearen eskutik. 2008ko Lehendakariaren domina jaso zuen Irlandako Unibertsitate Nazionaleko
Galway
ko Literatur eta Eztabaidatze Elkartetik. 2009az geroztik ohorezko kidea da
Itzultzaile eta Interpretari Profesionalen Nazioarteko Elkartean (IAPTI)
95
Wisconsin
go AEko Havens Zentroaren saria jaso zuen bizitza osoko ekarpen kritikoagatik, eta IEEE Intelligent Systems AI-ren Ospearen Aretoan sartu zuten, "AI eta sistema adimendunen arloan egindako ekarpen garrantzitsuengatik". Chomskyk
Erdős lau zenbakia
du.
96
2011n, AEBetako Bake Memoriaren Fundazioak AEBetako Bakearen Saria eman zion, bost hamarkadatan zehar gerren aurka egindako jarduerengatik. Giza Eskubideen, bakearen eta kritika sozialaren inguruan egindako lanagatik, 2011ko
Sydney Peace Prize
saria jaso zuen, 2017ko Seán MacBride Bakearen saria,
97
eta Dorothy Eldridge Peacemaker saria.
Chomskyk ohorezko doktoratuak jaso ditu hainbat unibertsitatetan, hala nola
University of London
eta University of Chicago (1967), Loyola University Chicago eta Swarthmore College (1970), Bard College (1971), Delhi University (1972), eta University of Massachusetts (1973). haren hitzaldi publikoen artean, besteak beste 1969ko
John Locke
Hitzaldiak, 1975 Whidden Lectures, 1977 Huizinga Lectures eta 1988 Massey Lectures daude,
Urteetan zehar, hainbat omenaldi eskaini zaizkio. Erle espezie eta igel espezie banarn izen-emailea (eponimoa) da
98
, baita Indiako unibertsitateko Jamia Millia Islamia eraikin konplexuarena ere.
Viggo Mortensen
aktoreak eta Buckethead gitarra-jotzaile abangoardistak 2003ko
Pandemoniumfromamerica
albuma eskaini zioten.
99
Lan nabariak
aldatu
aldatu iturburu kodea
(Ingelesez)
Noam Chomskyren lan guztiak
Hizkuntzalaritza
aldatu
aldatu iturburu kodea
Syntactic Structures
(1957)
Current Issues in Linguistic Theory
(1964)
Aspects of the Theory of Syntax
(1965)
Cartesian Linguistics
(1965)
Language and Mind
(1968)
The Sound Pattern of English
, Morris Halle-rekin (1968)
Current Issues in Linguistic Theory
(1970)
Studies in Semantics in Generative. Grammar (1972)
Reflections on Language
(1975)
Langue, linguistique, politique: dialogues avec Mitsou Ronat
(1977)
Essays on Form and Interpretation
(1977)
Rules and Representations
(1980)
Lectures on Government and Binding
(1981)
Modular Approaches to the Study of Mind (1984)
Barriers
(1986)
Knowledge of Language: Its Nature, Origin, and Use
(1986)
The Minimalist Program
(1995)
Structure of Linguistic Theory
(Doctorego tesia) (1995)
Politika
aldatu
aldatu iturburu kodea
American Power and the New Mandarins
(1969)
Counter-Revolutionary Violence: Bloodbaths in Fact & Propaganda
, Edward S. Herman-ekin (1973)
The Political Economy of Human Rights
(1979)
Towards a New Cold War
(1982)
The Fateful Triangle
(1983)
Pirates and Emperors
(1986)
Manufacturing Consent
(1988)
Necessary Illusions
(1989)
Deterring Democracy
(1991)
Letters from Lexington
(1993)
The Prosperous Few and the Restless Many
(1993)
World Orders Old and New
(1994)
Objectivity and Liberal Scholarship
(1997)
Profit over People
(1999)
9-11
(2001)
Understanding Power
(2002)
Middle East Illusions
(2003)
Hegemony or Survival
(2003)
Getting Haiti Right This Time
(2004)
Imperial Ambitions
(2005)
Failed States: The Abuse of Power and the Assault on Democracy
(2006)
Interventions
(2007)
Gaza in Crisis
(2010)
Making the Future
(2012)
Occupy
(2012)
Requiem for the American Dream
(2017)
Consequences of Capitalism: Manufacturing Discontent and Resistance (2021)
Erreferentziak
aldatu
aldatu iturburu kodea
Artikulu honen edukiaren zati bat
Lur hiztegi entziklopediko
tik edo
Lur entziklopedia tematiko
tik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak,
Eusko Jaurlaritzak
, hiztegi horiek
CC-BY 3.0 lizentziarekin
argitaratu ditu,
Open Data Euskadi webgunean
(Ingelesez)
Barsky,
Robert F..
(1887).
Noam Chomsky: A Life of Dissent..
. MIT Press, Cambridge,
(Ingelesez)
Edgley,
Alison Archivado desde el original el 27 de junio de 2009..
(1999).
Chomsky's Libertarian Socialism.
(Gaztelaniaz)
Sáenz,,
Mauricio.
(2011).
Noam Chomsky, una vida de discrepancia.
Península.
ISBN
9788483076767.
(Gaztelaniaz)
Martínez Ahrens,
Jan.
(2018-03-10).
«Noam Chomsky: “La gente ya no cree en los hechos”»
El País
(kontsulta data: 2018-04-03)
(Gaztelaniaz)
Chomsky,
Noam.
(2003).
La arquitectura del lenguaje.
Ed. Kairos, Bartzelona,
114
or.
ISBN
9788472455474
(Ingelesez)
MacCorquodale,
Kenneth.
(January 1970).
On Chomsky's review of Skinner's Verbal Behavior.
Journal of the Experimental Analysis of Behavior.
ISBN
ISSN 0022-5002. PMC 1333660.
(Ingelesez)
Sperlich,
Wolfgang B..
(2006).
Noam Chomsky.
Reaktion Books
ISBN
978-1-86189-269-0
(Ingelesez)
Albert,
Michael.
(2006).
Remembering Tomorrow: From the politics of opposition to what we are for..
Seven Stories Press.,
pp. 97–99
or.
ISBN
978-1583227428.
(Ingelesez)
Greif,
Mark.
(2015).
The Age of the Crisis of Man: Thought and Fiction in America, 1933–1973..
Princeton, N.J.: Princeton University Press.
ISBN
978-0-691-14639-3.
(Ingelesez)
Barsky,,
Robert F..
(1997).
Noam Chomsky: A Life of Dissent.
Cambridge, MA: MIT Press.
ISBN
978-0-262-02418-1
(Ingelesez)
Sperlich,
Wolfgang B..
(2006).
Noam Chomsky.
Reaktion Books
ISBN
978-1-86189-269-0.
(Ingelesez)
Lukes,
Steven.
(November 7, 1980.).
Chomsky's betrayal of truths.
The Times Higher Education Supplement (THES). Archived (PDF) from the original on April 12, 2019.
(Frantsesez)
Birnbaum,
Jean.
(June 3, 2010.).
Chomsky à Paris: chronique d'un malentendu.
Le Monde (in French). Retrieved June 8, 2010.
(Ingelesez)
McGilvray,
James.
(2014).
Chomsky: Language, Mind, Politics (second ed.).
Cambridge Polity
ISBN
978-0-7456-4989-4
(Ingelesez)
U.S., Britain ignored 'culture of terrorism': Chomsky..
The Hindu. Retrieved March 21, 2016.
(Ingelesez)
Weidenfeld,
Lisa.
(August 29, 2017).
Noam Chomsky Is Leaving MIT for the University of Arizona. Chomsky has been at MIT since 1955, and retired in 2002..
Boston Magazine. Retrieved June 10, 2019.
(Ingelesez)
Harwood,
Lori.
(November 21, 2016).
Noam Chomsky to Teach Politics Course In Spring.
UA News.
(Ingelesez)
Ortiz,
Aimee.
(August 28, 2017).
Chomsky joins University of Arizona faculty.
The Boston Globe
(Ingelesez)
Mace,
Mikayla..
(July 27, 2018).
Linguist Noam Chomsky joins University of Arizona faculty..
Arizona Daily Star
(Ingelesez)
Vučić,
Nikola.
(March 27, 2018).
Noam Chomsky potpisao Deklaraciju o zajedničkom jeziku" [Noam Chomsky Has Signed the Declaration on the Common Language] (in Serbo-Croatian)..
Sarajevo: N1.
(Ingelesez)
"Tool Module: Chomsky's Universal Grammar"..
(December 24, 2015.).
The Brain From Top To Bottom. McGill University.
(Ingelesez)
Baughman, Bondi, Layman, McConnell, Tompkins.,
Judith S. Victor, Richard; Tandy, Vincent..
(2006).
"Noam Chomsky"..
American Decades. Detroit, MI: Gale.
(Ingelesez)
Tomasello,,
Michael.
(2003).
Constructing a Language: A Usage-Based Theory of Language Acquisition..
Cambridge, MA: Harvard University Press.
ISBN
978-0-674-01030-7.
(Ingelesez)
Dovey,
Dana.
().
Noam Chomsky's Theory Of Universal Grammar Is Right; It's Hardwired Into Our Brains..
(Ingelesez)
Thornbury,,
Scott.
(2006).
An A–Z of ELT (Methodology)..
Oxford: Macmillan Education.,
234
or.
ISBN
978-1405070638.
(Ingelesez)
Christiansen, Chater,
Morten H, Nick.
().
Language as shaped by the brain..
Behavioral and Brain Sciences.
ISSN
1469-1825.
PMID
18826669.
(Ingelesez)
Evans, Levinson,
Nicholas, Stephen C..
().
The myth of language universals: Language diversity and its importance for cognitive science.
Behavioral and Brain Sciences,
429–448.
or.
ISSN
1469-1825
PMID
19857320
(Ingelesez)
Harlow,
S. J..
(2010).
"Transformational Grammar: Evolution".
In Barber, Alex; Stainton, Robert J. (eds.). Concise Encyclopedia of Philosophy of Language and Linguistics. Elsevier.,
752–770.
or.
ISBN
978-0-08-096501-7.
(Ingelesez)
Butterfield, Ngondi, Kerr,
Andrew, Gerard Ekembe, Anne.
(2016).
Chomsky hierarchy.
A Dictionary of Computer Science. Oxford University Press.
ISBN
978-0-19-968897-5.
(Gaztelaniaz)
Fernández Lagunilla, Anula Rebollo,,
Marina, Alberto.
(2004).
Sintaxis y cognición: introducción a la gramática generativa..
Síntesis, Madrid
ISBN
84-9756-170-8
(Ingelesez)
Barsky,
Robert F..
(1997).
Noam Chomsky: A Life of Dissent..
MIT Press, Cambridge, MA.,
243
or.
ISBN
978-0-262-02418-1
(Ingelesez)
Sperlich,
Wolfgang B..
(2006).
Noam Chomsky.
Reaktion Books
ISBN
978-1-86189269-0
(Ingelesez)
McGilvray,
James.
(2014).
Chomsky: Language, Mind, Politics (second ed.).
Cambridge: Polity.
ISBN
978-0-7456-4989-4
(Ingelesez)
McGilvray, James.
(2014).
Chomsky: Language, Mind, Politics (2nd ed.)..
Cambridge: Polity.,
159
or.
ISBN
978-0-7456-4989-4.
(Ingelesez)
"Chomsky: Saudi Arabia is the "Center of Radical Islamic Extremism" Now Spreading Among Sunni Muslims"..
Democracy Now!
(Ingelesez)
"Noam Chomsky and Jeremy Scahill on the Russia-Ukraine War, the Media, Propaganda, and Accountability"..
The Intercept.
(Ingelesez)
"Noam Chomsky Says Ukraine Desire for Heavy Weapons Is 'Western Propaganda'".
Newsweek
(Ingelesez)
Vock, Ido.
(2023).
"Noam Chomsky: Russia is fighting more humanely than the US did in Iraq"..
The New Statesman
Barsamian,
David.
(2021).
Noam CHOMSKY - Hizkuntzalaria.
GARA-Naiz:
(Ingelesez)
Gendzier,
Irene.
(2017).
15: Noam Chomsky and the Question of Palestine/Israel: Bearing Witness..
McGilvray, James (ed.). The Cambridge Companion to Chomsky (2nd ed.). Cambridge University Press.,
314–329.
or.
ISBN
978-1316738757.
(Ingelesez)
Noam Chomsky.
(2022).
A New World in Our Hearts: In Conversation with Michael Albert..
PM Press,
59
or.
ISBN
9781629638928.
(Ingelesez)
Sperlich, Wolfgang B..
(2006).
Noam Chomsky..
Reaktion Books.
ISBN
978-1-86189-269-0
(Ingelesez)
"Noam Chomsky: Israel's Actions in Palestine are "Much Worse Than Apartheid" in South Africa"..
Democracy Now.
(Ingelesez)
Ramzy Baroud..
(2022).
"Chomsky on Israeli apartheid, celebrity activists, BDS and the one-state solution"..
Middle East Monitor.
(Ingelesez)
"Chomsky to i24NEWS: 'Judeo-Nazi tendencies in Israel a product of occupation'"..
i24news.
(Ingelesez)
Pilkington, Ed..
(May 16, 2010).
«"Noam Chomsky barred by Israelis from lecturing in Palestinian West Bank".»
The Guardian
(kontsulta data: 2020-03-10)
(Ingelesez)
"Denied Entry: Israel Blocks Noam Chomsky from Entering West Bank to Deliver Speech"..
Democracy Now!
(Ingelesez)
Said, Edward.
(1984).
"Permission to Narrate"..
Journal of Palestine Studies. 13 (3),
: 27–48
or.
ISBN
doi:10.2307/2536688. ISSN 0377-919X. JSTOR 2536688.
(Ingelesez)
Rich, Melanie S..
(2008).
"10. Noam Chomsky: The Controversial Jew", Jews in Psychology and the Psychology of Judaism.
Gorgias Press,
77–84
or.
ISBN
doi:10.31826/9781463214845-012, ISBN 978-1-4632-1484-5
(Ingelesez)
Rai,
Milan.
(1995).
Chomsky's Politics..
Verso.
ISBN
978-1-85984-011-5.
(Ingelesez)
Szabó,
Zoltán Gendler.
(2010).
Chomsky, Noam Avram (1928–).
In Shook, John R. (ed.). The Dictionary of Modern American Philosophers. Continuum.
ISBN
978-0-19-975466-3.
(Ingelesez)
Friesen,
Norm.
(December 10, 2017.).
The Textbook and the Lecture: Education in the Age of New Media..
Johns Hopkins University Press.
ISBN
978-1421424347.
(Ingelesez)
Greif,
Mark.
(2015).
The Age of the Crisis of Man: Thought and Fiction in America, 1933–1973..
Princeton University Press, Princeton, N.J.
ISBN
978-0-691-14639-3
Cartesian Linguistics
(1966) eta
Language and Mind
(1968) lanetan Chomskyk bere teoria linguistikoaren aurrekariak aipatzen ditu, linguistika kartesiarra kasu. Hainbat autorek aipatuko dute Chomskyk bere ekarpena tradizio filosofiko razionalistan txertatzeko linguistika kartesiarraren kontzeptu zabalegia erabiltzen duela. Ik. Azurmendi, Joxe (2007): "Linguistika kartesiarraren polemika" in
Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua
, Bilbo, UEU. 266-271 or.
(Ingelesez)
Otero,
Carlos Peregrín.
(2003).
"Editor's notes to Selection 4 ("Perspectives on language and mind")". Chomsky on Democracy & Education. By Chomsky, Noam..
Carlos Peregrín (ed.). Psychology Press. p. 416.
ISBN
978-0415926324.
(Ingelesez)
Barsky,
Robert F..
(1997).
Noam Chomsky: A Life of Dissent..
Cambridge, MA: MIT Press.
ISBN
978-0-262-02418-1.
(Ingelesez)
Jaggi,
Maya.
(Retrieved May 11, 2016.).
Conscience of a nation..
The Guardian. Archived from the original on January January 20, 2001.
(Ingelesez)
Carol Chomsky, 78, linguist and educator, dies.
New York Times
(Ingelesez)
Noam Chomsky on Life & Love: Still Going at 86, Renowned Dissident is Newly Married..
Democracy Now! Retrieved May 11, 2016.
(Ingelesez)
"Noam Chomsky on Life & Love: Still Going at 86, Renowned Dissident is Newly Married".
Democracy Now!
(Ingelesez)
Smith, Neil; Allott, Nicholas.
(2015).
Chomsky: Ideas and Ideals (PDF) (3rd ed.).
Cambridge, UK: Cambridge University Press.,
or.
ISBN
78-1-107-44267-2. doi:10.1017/cbo9781139979634.004
(Ingelesez)
Italie, Hillel.
(2024).
"Noam Chomsky's wife says reports of famed linguist's death are false".
AP News
(Ingelesez)
Butt, Maira.
(2024).
"Noam Chomsky, 95, 'no longer able to talk' after famed intellectual suffered 'medical event'".
The Independent
(Ingelesez)
"Linguist and activist Noam Chomsky hospitalized in his wife's native country of Brazil after stroke".
AP News
(Ingelesez)
Vargas, Ramon Antonio.
(2025).
"Chomsky had deeper ties with Epstein than previously known, documents reveal".
The Guardian
(Ingelesez)
Willmsen, Christine.
(2025).
"Epstein emails show close connection with MIT's Noam Chomsky".
WBUR
(Ingelesez)
Winter, Jessica.
(2025).
"The Darkest Thread in the Epstein E-mails".
The New Yorker
ISSN
0028-792X
(Ingelesez)
Fowler, Stephen.
(2025).
"The latest Epstein emails reveal the powerful people who sought his counsel".
NPR
(Ingelesez)
Vargas, Ramon Antonio.
(2025).
"Chomsky had deeper ties with Epstein than previously known, documents reveal".
The Guardian
(Ingelesez)
Ensor, Josie.
(2025).
"More Epstein files photos have been released".
The Times
(Ingelesez)
"New photos show Noam Chomsky on Epstein's private jet in latest release".
The Independent
(Ingelesez)
Vargas, Ramon Antonio.
(2026).
"Newly released files shed new light on Chomsky and Epstein relationship".
The Guardian
(Ingelesez)
Epstein, Kayla.
(2026).
"Noam Chomsky advised Epstein about 'horrible' media coverage, files show".
BBC News
(Ingelesez)
Levine, Sam.
(2026).
"Noam Chomsky's wife apologizes for their 'grave mistake' in Epstein ties".
The Guardian
ISSN
0261-3077
(Ingelesez)
Knight,
Chris.
(2016).
Decoding Chomsky: Science and Revolutionary Politics..
Yale University Press.
ISBN
978-0300228762.
(Ingelesez)
Barsky,
Robert F..
(2007).
The Chomsky Effect: A Radical Works Beyond the Ivory Tower..
MIT Press.,
p. 107.
or.
ISBN
978-0262026246.
(Ingelesez)
Lyons,,
John.
(1978).
Noam Chomsky (revised ed.).
Penguin. Harmondsworth
ISBN
978-0-14-004370-9.
(Ingelesez)
"The one hundred most influential works in cognitive science".,
Minnesota State University..
(Retrieved November 29, 2015.).
Center for Cognitive Sciences
(kontsulta data: 2020-03-10)
(Ingelesez)
Selected Papers on Computer Languages..
Stanford University
ISBN
1575863812.
(Ingelesez)
Boden,
Margaret A..
(2006).
Mind As Machine: a History of Cognitive Science..
Oxford University Press.
ISBN
978-0199241446.
(Ingelesez)
McGilvray,
James.
(2014).
Chomsky: Language, Mind, Politics (second ed.)..
Cambridge: Polity.
ISBN
978-0-7456-4989-4.
(Ingelesez)
Braun,
Stuart.
(2018).
"Dissident intellectual Noam Chomsky at 90"..
Deutsche Welle.
(Ingelesez)
Hudson,
John.
(August 13, 2013).
Exclusive: After Multiple Denials, CIA Admits to Snooping on Noam Chomsky"..
Foreign Policy. Retrieved December 7, 2016.
(Ingelesez)
Kay,
Jonathan..
(May 12, 2011).
The Monomania of an Anti-American Prophet..
Commentary. Archived from the original on January 7, 2016.
(Ingelesez)
Cohn,
Werner ..
(1995 [First published 1985]).
Partners in Hate: Noam Chomsky and the Holocaust Deniers..
Cambridge, MA: Avukah Press.
ISBN
978-0-9645897-0-4.
(Ingelesez)
Sengupta,
Kim.
(May 12, 2015).
Turkey and Saudi Arabia alarm the West by backing Islamist extremists the Americans had bombed in Syria.
The Independent.
(Ingelesez)
As Hay festival opens in the UAE, authors condemn free speech abuses..
The Guardian
(Ingelesez)
Cowley,
Jason.
().
New Statesman – Heroes of our time – the top 50..
(Ingelesez)
Noam Chomsky.
(Ingelesez)
SASA Member..
March 4, 2016
(Ingelesez)
Noam Chomsky.
January 3, 2017
(Ingelesez)
«Erich-Fromm-Preis: Noam Chomsky in Stuttgart geehrt»
Stuttgarter Zeitung (in German). Deutsche Presse-Agentur. March 23, 2010.
August 22, 2019.
(Ingelesez)
British Academy announces 2014 prize and medal winners..
July 30, 2017
(Ingelesez)
Interview: Noam Chomsky Speaks Out On Education and Power.
May 10, 2016.
(Ingelesez)
Honorary Members of IAPTI.
December 26, 2016.
(Ingelesez)
The Erdös Number Project..
December 18, 2017
(Ingelesez)
«"Press release: Séan MacBride Peace Prize 2017"»
Berlin: International Peace Bureau. September 6, 2017.
December 9, 2017
(Ingelesez)
Páez,
Nadia.
(2019).
"Systematics of Huicundomantis, a new subgenus of Pristimantis (Anura, Strabomantidae) with extraordinary cryptic diversity and eleven new species"..
ZooKeys
ISSN
1313-2970.
PMID
31406482.
(Ingelesez)
Viggo Mortensen's Spoken Music CDs.
May 10, 2016.
Ikus, gainera
aldatu
aldatu iturburu kodea
Transakzio finantzarioak zergapetzeko eta hiritarren ekintzarako elkartea (ATTAC)
Kanpo estekak
aldatu
aldatu iturburu kodea
(Ingelesez)
Webgune ofiziala
(Ingelesez)
Noam Chomsky eta euskara. Ikusi: 1:12:20 ==> 1:15:09
(Ingelesez)
Chomskyren bloga
(Ingelesez)
Chomsky MITen
(Ingelesez)
Noam Chomsky: A life of dissent (Biografía osoa)
(Ingelesez)
The Noam Chomsky Archive
(Ingelesez)
Bad News: The Noam Chomsky Archive (orrialde ez ofiziala)
(Ingelesez)
Critical Resources: Noam Chomsky
(Ingelesez)
(Gaztelaniaz)
The Chomsky Hoax, Noam Chomskyri buruzko artikulu kritikoak, ingelesez eta gaztelaniaz
(Ingelesez)
Noam Chomskyri egindako elkarrizketa baten bideoa
(Gaztelaniaz)
Noam Chomsky gaztelaniaz rebelion.org aldizkarian
(Gaztelaniaz)
Biblioteca Virtual Noam Chomsky
(Gaztelaniaz)
Noam Chomskyren idatziak gaztelaniaz
(Gaztelaniaz)
Chomskyri buruzko artikulu kritikoak gaztelaniaz
Autoritate kontrola
Wikimedia proiektuak
Datuak:
Q9049
Multimedia:
Noam Chomsky
Q9049
Identifikadoreak
WorldCat
VIAF
89803084
ISNI
0000000121430999
BNA
000047047
BNE
XX849732
BNF
11896756j
(data)
BNC
000034936
CANTIC
a10065660
GND
118520520
LCCN
n79104267
NDL
00435949
NKC
jn19990003846
NLA
36206986
Tabakalera ID
46468
CiNii
DA0040532X
SNAC
w67t8ffh
S2
114531657
SUDOC
026787865
ULAN
500288286
ORCID
0000-0002-3632-2461
BIBSYS
90052767
UB
a1248644
MGP
82231
ICCU
CFIV103508
Open Library
OL31676A
Google Scholar
rbgNVw0AAAAJ
Hiztegiak eta entziklopediak
Lur
01382/eu_ch_0274/ch0274
Britannica
url
Bilduma digitalak
Persée
180651
Dialnet
269259
Datuak:
Q9049
Multimedia:
Noam Chomsky
Q9049
Kategoria:Bielorrusiar estatubatuarrak
"(e)tik eskuratuta
Kategoriak
1928ko jaiotzak
Gizabanako biziak
Psikolinguistak
Ameriketako Estatu Batuetako hizkuntzalariak
Ameriketako Estatu Batuetako anarkistak
Ameriketako Estatu Batuetako irakasleak
Estatubatuar juduak
Judu agnostikoak
Bielorrusiar estatubatuarrak
Filadelfiarrak
Guggenheim bekak
Leopoldina
Gizon filosofoak
XX. mendeko filosofoak
XXI. mendeko filosofoak
Ameriketako Estatu Batuetako filosofoak
Ameriketako Estatu Batuetako idazleak
Ameriketako Estatu Batuetako saiakeragileak
Sintaktistak
Ezker Berria
Psikologiaren filosofoak
Filosofo sozialak
Gogamenaren filosofoak
Zientziaren filosofoak
Filosofo analistak
Itzulpen ikasketetako akademikoak
Ezkutuko kategoriak:
Artikulu nabarmenduak
Lur entziklopedietatik osatu diren artikuluak
Wikipedia:VIAF identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:ISNI identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:BNA identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:BNE identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:BNF identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:BNC identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:CANTIC identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:GND identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:LCCN identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:NLA identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:Tabakalera identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:SNAC identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:ULAN identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:ORCID identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:BIBSYS identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:UB identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:SBN identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:Open Library identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:Google Scholar identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:Lur identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:Persée identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:Dialnet identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:30 baino gehiago elementuko autoritate kontrola duten orriak
Noam Chomsky
Gehitu atala