Saxofoi - Wikipedia, entziklopedia askea.
Edukira joan
Wikipedia, Entziklopedia askea
Saxofoi
Deskribapena
Mota
Zurezko haize instrumentu
single clarinets with conical bore
(en)
eta
single-reed instrument
(en)
Hornbostel-Sachs sailkapena
422.212-71
Honen izena darama
Adolphe Sax
Hedadura
Jotzailea
saxofoi-jotzaile
Asmatzailea
Adolphe Sax
Asmakuntza-data
1840
Saxofoia
zurezko haize instrumentu
konikoa da. Instrumentuaren gorputza kobre eta zink aleazio aldagarriz egina da. Horretan, metal edo ebonitazko pieza bat ahotzat kokatzen da, kanabera bakarra eusten duena, klarinetearen moduan
Adolphe Sax
musika-tresnagile
belgikarrak
patentatu zuen
1846
an eta bere izena eman. Metalezko instrumentuen indarra eta zurezkoen ezaugarri akustikoak lortu nahi zuen. Ez dago argi nondik etorri zitzaion instrumentu hau sortzeko ideia, baina uste zabalduenaren arabera, zuen klarinetean oinarrituta, metalezko instrumentuen indarra eta zurrezkoen ezaugarri akustikoak zituen
musika-tresna
bat egiten hasi zen, "metalezko
klarinete
" baten antzeko zerbait. Hala ere, sonoritate handiagoa eta metalikoagoa lortu nahian, eta hainbat proba eta lanketa handia egin ondoren, musika-tresna berri bat sortu zuela ohartu zen: saxofoia. Hasieran, armadaren joaldiak egiteko maiz erabili zen, jazz munduan arrakasta izugarri lortu baino lehen. Gerora herri-musikan eta
big band
etan ere asko erabili da.
Zortzi tamainatakoak daude, afinazioaren arabera: sopraninoa fa edo mi
bemolean
, sopranoa do edo si bemolean, kontraltoa edo altua fa edo mi bemolean, tenorea do edo si bemolean, baritonoa fa edo mi bemolean, baxua do edo si bemolean eta kontrabaxua eta subkontrabaxua do edo si bemolean. Instrumentu
transpositorea
da.
Soinu
a argi eta distiratsua edota iluna eta leuna izan daiteke.
Deskribapena
aldatu
aldatu iturburu kodea
Saxofoiaren gorputza mutur batean kanpai forman zabaltzen den tutu koniko eta estu batek osatzen du,
letoizkoa
normalean. Tutuan zehar neurri ezberdineko 20-23 tonu-zulo izan ohi ditu, horien artean bi oso txikiak zortziduneko goiko erregistroko notak jotzen laguntzeko, nahiz eta ez diren derrigorrezkoak erregistro hori jo ahal izateko. Zuloak estaltzeko teklek kuxin-estalki bat izan ohi dute sakatutakoan presioarekin zuloak hermetikoki zigilatzeko. Egonean dagoenean zulo batzuk irekita egon ohi dira eta estalita beste batzuk. Teklei eta giltzei bi eskuetako hatzekin eragiten zaie, eskuineko hatz lodia saxofoia orekan mantentzeko euskarri baten pean kokatuta dagoela. Saxofoiaren
digitazioa
oboearen
digitazioaren eta
Boehm-en sistemaren
arteko konbinaketa da.
Zeharkako flautaren
digitazioaren edo
klarinetearen
goiko erregistroaren oso antzekoa. Instrumentu handiagoetan, notarik baxuenak jotzeko egin beharreko palanka (normalean bi eskuetako
hatz txikiekin
egin beharrekoa) handi samarra izan ohi da eta hargatik, nota hauek
erpuruarekin
jo ahal izateko giltza gehigarri batzuk gehitzen zaizkio.
Gorputz
konikoak
klarinetearenak
baino oboearenaren antzekoagoak diren ezaugarriak ematen dizkio saxofoiari. Saxofoiaren diseinurik sinpleena kono-enbor formako tutu zuzena da eta normalean
saxofoi sopranino
eta
sopranoek
forma zuzen hau izan ohi dute. Nota baxuak dituzten instrumentuek ordea, erabat zuzenak balira funtzionala ez litzatekeen luzera-neurria izango luketenez eta arrazoi
ergonomikoak
medio, oro har U formako bihurgune bat izan ohi dute tonurik baxuenaren hirugarren zuloaren parean edo goraxeago. Instrumentuaren kanpaia erabat gorantz begirakoa izan ordez ordea, muturreko forma hori alakatua edo zertxobait aurrerantz etzana izan ohi da. Bihurgune hau saxofoi-familiaren ezaugarri ikoniko bihurtu da nolabait, kasu batzuetan beharrezkoa ez izan arren,
saxofoi soprano
eta
sopraninoetan
ere bihurgune honekin fabrikatzeraino besteak beste. Saxofoi altu eta tenore zuzenak ere, egon badaude, baina ez da ohikoena,
tonurik altueneko zuloaren gainaldean baina goiko
zortzidunaren
giltza baino beherago, bihurgunea izatea da normalena eta
ahokoa
berriz, angelu zuzena osatuz okertuta.
Baritonoak
baxuak
eta
kontraltoak
kalibrearen luzera handiagoa izan ohi dute bereziki sekzio honen bihurdura bikoitzagatik.
Digitazio
errazagatik saxofoi modernoa ikasteko erraza den
musika-tresnatzat
hartzen da, bereziki beste zurezko haize instrumentu bat jotzen duenarentzat. Dena dela, praktika eta lanketa handia behar da soinu garden eta ongi
afinatua
lortzeko.
Ahokoa
aldatu
aldatu iturburu kodea
Saxofoiak klarinetearenaren antzeko kanabera bakar bat izan ohi du, klarinetearena baino handiagoa eta barrualdean hutsarte borobildu edo lauki zabalagoa duena.Saxofoiaren
ahokoak
, klarinetearenaren aldean ez dauka
kortxozko
mihiztadurarik, saxofoiaren tudela edo tutua zuzenean
ahokoan
sartzen da.
Saxofoi tenorearentzako bi
ahoko
, ezkerrean
ebonitazkoa
eta eskuinean
metalezkoa
. Zurik, kanabera babesteko estalkia.
Ahokoak material ugaritakoak izan daitezke,
metalikoak
edo ez metalikoak. Metalikoak ez direnak
ebonitazkoak
plastikozkoak
edo
kautxu
gogorrekoak izan ohi dira. Batzuetan
zurezkoak
ere bai eta kasu gutxi batzuetan
kristalezkoak
portzelanazkoak
edo baita
hezurrezkoak
ere. Batzuen arabera, metalezko ahokoek soinu bereizgarria dute, ez metalikoek baino "dirdiratsuagoa". Musikari batzuen arabera,
plastikozko
ahokoek
ez dute
tinbre
egokia sortzen. Beste saxofoi-jotzaile batzuek diotenez —
Larry Teal
irakasleak, esate baterako—, materialak soinuan eragin gutxi edo batere ez du, ahokoaren neurri fisikoak dira
tinbrearen
ezaugarrietan eragiten dutenak.
Ganbera
ahurra
duten ahokoak
Adolphe Saxen
jatorrizko diseinura gehien gerturatzen dira eta interpretazio klasikoek oso emaitza ona dute, soinu leunagoa edo laztasun gutxiagokoa sortzen baitute.
Jazzean
eta herri-musikan, ordea, kanabera lasaiarekin eta ahoko irekiekin jotzen da. Ahokoaren
baflea
edo "sapaia" kanaberatik gertuago egoteko egokituta egoten da. Hori dela eta, airearen fluxua azkarragoa da eta, horren eraginez, soinu gardenagoa sortzen dute,
big band
batean edo instrumentu anplifikatuen artean egon daitezkeen ezberdintasunen aldeak txikituz. Irekigune handia eta soinuaren nolakotasuna ahoko metalikoekin lotzen diren arren, edozein ahokok izan dezake. Horri esker,
afinatzerako
orduan malgutasun handiagoa dago eta
bending
bezalako efektuak,
jazzean
eta
rockean
oso ohikoak, egin daitezke.
Musikari
klasikoek normalean kanabera gogorragoak, irekigune estuagoko eta ganbera baxuagoko ahokoak aukeratzen dituzte. Horrela
soinu
ilunagoa eta egonkorragoa (
biolinarenaren
tankera handiagoa duena) lortzen dute.
Kanaberak
aldatu
aldatu iturburu kodea
Saxofoi altu eta tenore baten mihi sinpledun bi kanabera.
Klarineteek
bezala, saxofoietan kanabera edo mihi bakarra erabiltzen da baina
klarineteetakoa
baino zabalagoa eta motzagoa izan ohi da. Mihiak
kanabera
arruntez egindakoak izan ohi dira, baina XX. mendetik
beira zuntzezkoak
ere egin dira. Bigarren hauek iraunkorragoak dira baina
soinuaren
kalitatea okerragoa dela esan ohi da. Kanaberaren neurria saxofoiaren araberakoa ere izan ohi da (
sopranoa
, altoa,
tenorea
baritonoa
baxua
kontraltoa
, etab.).
Kanabera komertzialen artean etxe, estilo eta gogortasun askotarikoak daude. Saxofoi-jole bakoitzak bere ahokora, ahokadurara eta interpretaziora ongien egokitzen den kanabera aurkitzeko gogortasun eta material ezberdinetakoak probatzen ditu. Gogortasuna, oro har, 1etik 4rako eskalarekin (tarteko graduak kontuan hartuta) neurtzen da. 4a da gogorrena eta 1a bigunena (saxofoi baritonoen kasuan izan ezik, hauentzako kanaberen eskala 5erainokoa baita). Hasiberriei tarteko gogortasunekoa gomendatu ohi zaie, alegia, 2 1/2-koa. Kanaberak ahokora lotzeko brida bat erabiltzen da eta honi esker, jotzerakoan ez da mugitzen.
Materiala
aldatu
aldatu iturburu kodea
Saxofoi baten beheko aldea. Nakarrezko giltzak eta kuxintxoak (berdeak) bereiz daitezke.
Saxofoi gehienak, garai batekoak zein gaur egungoak,
letoizkoak
izan ohi dira baina, hala ere,
zurezko
haize-instrumentu gisara sailkatzen dira
metalezko
haize-instrumentu gisara sailkatu ordez. Batetik,
soinu-uhinak
, metalezkoetan ez bezala, kanabera oszilatzaileak sortzen dituelako eta ez
musikariaren
ezpainek
ahokoan
eragindako presioak, eta bestetik, giltzak itxiz eta irekiz nota ezberdinak sortzen direlako. Letoia instrumentuaren gorputza, kuxintxoen euskarriak, kuxinak giltzekin batzen dituzten hagak, giltzak beraiek eta hagak eta giltzak instrumentuaren gorputzera lotzen dituzten euskarriak fabrikatzeko erabiltzen da. Hagak euskarrietara lotzeko erabiltzen diren torlojuak eta giltzak askatutakoan hasierako posiziora itzularazten dituzten
malgukiak
altzairu herdoilgaitzekoak
izan ohi dira. 1920tik, saxofoi gehienek ukimen bidezko
plastikozko
edo
nakarrezko
giltzak dituzte (hatzak pausatzeko instrumentuak dituen pieza lau apaingarriak).
Fosforo-brontzezko saxofoia.
Saxofoiak beste material batzuekin fabrikatzeko arrakasta maila ezberdineko saiakerak egin dira, esate baterako, 1950ean fabrikatutako
Grafton plastikozko saxofoia
Yanagisawa
eta
Bauhaus Walstein
bezalako enpresek,
fosforo
brontzezko
modeloak (%3,5etik 10era bitarteko
kobre
aleazioa
fosforo portzentaje altuarekin, %1 baino gehiago) fabrikatu izan dituzte material honen tonu.ezaugarriak zertxobait ezberdinak direlako. Adibidez, diseinu berbera baina metal ezberdinarekin fabrikatutako fosforo-brontzezko
Yanagisawa
A992 eta T992ak, ​letoizko A991 eta T991ak baino apur bat soinu "ilunagoa" ateratzen dute. Fosforo-brontzezko saxofoia letoizkoa baino pisutsuagoa da, kobre gehiago duenez masa handiagoa duelako.
Yanagisawak
zein beste ekoizle batzuek Sterling
zilarrezko
(lege-zilarra,
% 95 zilar eta kobre aleazioa), kobrezko,
alpakazko
edo material sintetikozko saxofoi-lepoak edo instrumentu osoak fabrikatu dituzte.
Salt Lake City-ko
Utah
Canonballeko
saxofoiek nagusiki kobrerik gabeko metalak erabiltzen dituzte beraien fabrikazioko prozesuetan, adibidez,
nikel
beltz
anodizatuzko
estaldura
. Julius Keilwerth-ek, zeharkako txirulena bezala, alpakazko gorputza zuen saxofoi bat garatu zuen nikel beltzezko estaldura batekin.
Instrumentua osatu ondoren, fabrikatzaileek normalean laka akrilikozko estaldura fin bat aplikatzen diote edo zilarrez xaflatzen da letoi biluzia. Lakak edo xaflatzeak
herdoiltzetik
babesten dute metala eta bere itxura dirdiratsua mantentzen laguntzen diote. Urteen joanean, instrumentuaren gainazalerako hainbat kolore eta estaldura mota erabili dira. Nikelez edo
urrez
estaltzea ere zilegi da, baina urrezko estaldura prozesu garestia da, urrea ez baitzaio zuzenean metalari itsasten. Lehenbizi zilarrez estali behar da (metalari zuzenean itsasten baitzaio) eta ondoren, zilarrezko geruza hori urrez estali behar da.
Saxofoi-jotzaile
ezagunak
aldatu
aldatu iturburu kodea
Charlie Parker
1920
1955
).
John Coltrane
Sonny Rollins
Wayne Shorter
Ornette Coleman
Anthony Braxton
Lester Young
Coleman Hawkins
Dexter Gordon
Michael Brecker
Albert Ayler
Joe Farrell (1937-1986)
Paul Gonsalves
Zoot Sims
Jan Garbarek
Melissa Aldana
Sonny Stitt
Gene Ammons
Pharoah Sanders (1940)
Euskal Herrian
aldatu
aldatu iturburu kodea
Pedro Iturralde
1929
-2020).
Mixel Ducau
(1951).
Haizea Martiartu
(1991).
Erreferentziak
aldatu
aldatu iturburu kodea
«Jay C. Easton: Saxophone Family Gallery»
www.jayeaston.com
(kontsulta data: 2022-03-25)
Teal,
Larry.
(1963).
The art of saxophone playing.
Summy-Birchard
ISBN
0-87487-057-7
PMC
25681889
(kontsulta data: 2022-03-25)
«Yanagisawa Saxophones»
web.archive.org
2009-06-16
(kontsulta data: 2022-03-25)
«Saxophones & Saxophone Accessories, Saxophones at great Prices for Students & Professional Saxophone Players»
web.archive.org
2017-10-04
(kontsulta data: 2022-03-25)
«Saxophone Finishes - Cannonball Musical Instruments»
web.archive.org
2009-04-13
(kontsulta data: 2022-03-25)
(Ingelesez)
«Home - Buffet Crampon»
Buffet Crampon - Paris
2016-04-22
(kontsulta data: 2022-03-25)
(Ingelesez)
«Brands and Horns | JazzBariSax.com»
jazzbarisax.com
2012-03-13
(kontsulta data: 2022-03-25)
Kanpo estekak
aldatu
aldatu iturburu kodea
Autoritate kontrola
Wikimedia proiektuak
Datuak:
Q9798
Multimedia:
Saxophones
Q9798
Identifikadoreak
BNF
11966972w
(data)
GND
4179250-6
LCCN
sh85117829
NDL
00576411
NKC
ph250072
AAT
300042561
Hiztegiak eta entziklopediak
Britannica
url
Datuak:
Q9798
Multimedia:
Saxophones
Q9798
"(e)tik eskuratuta
Kategoria
Saxofoia
Ezkutuko kategoriak:
Wikipedia:BNF identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:GND identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:LCCN identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:AAT identifikatzailea duten artikuluak
Saxofoi
Gehitu atala